Azken ordua! – IKTak

2014ko Ekaina 23,


#Hacksanfermin-ek 10 app mugikor sortu ditu jaietan sortzen diren datuetatik abiatuta

Iruñean aplikazioak garatzeko #hacksanfermin maratoia egin dute ekainaren 12tik 15era. San Ferminetako soinuak biltzen dituen mapa interaktibo bat, jaietako berriak ematen dituzten kazetariak aurkitzeko app bat eta hiriko poztasun uneak erregistratzen dituen joko bat izan dira irabazleak.

Mugipay aplikazioak saltoki txikietara eraman nahi ditu mugikor bidezko mikro-ordainketak

NTS, Tecnalia eta Foto Ikatz aplikazio berri bat garatzen ari dira eguneroko ordainketa txikiak sakelakoa erabiliz egiteko. Sistema hori saltoki txikietan erabiltzeko eta erabiltzaileen artean mikro-ordainketak egiteko pentsatuta dago.

ESLEko enpresek aurreikusten dute beren langile plantillak %6 handituko direla aurten

Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak bere Behatokiaren 2. txostena aurkeztu du. Txosten horretan aurreikuspen oso itxaropentsuak egin dituzte esparru hauetan: enplegua eta fakturazioa, I+G+B-ko inbertsioa eta esportazioak. 2005etik hona, bazkideek 9 aldiz biderkatu dute beren fakturazio bolumena.

‘Bizkaia Digitala: Internet Industriala 2014’ programak laguntzak emango ditu Gauzen Internet bultzatzeko enpresetan

Bizkaiko Foru Aldundiak “Bizkaia Digitala: Internet Industriala 2014” programa aurkeztu du, zeinak 600.000 euroko laguntzak banatuko baititu Gauzen Interneten oinarritutako enpresa berrien sorkuntza edo proiektuak finantzatzeko. Eskaerak egiteko epea uztailaren 10ean irekiko da.

Tecnaliak eta UPV/EHUk robotika arloan egingo den munduko berrikuntza proiektu handienean parte hartzen dute

SPARC Europako Batzordeak bultzatutako aliantza publiko-pribatu berri bat da, zeinaren helburua baita Europa robotikaren merkatuko lider bihurtzea. Ekimen honetan 180 enpresa eta ikerketa zentro bilduko dira guztira. 700 milioiko inbertsio publikoa egingo da eta industriak 2.100 milioi jarriko ditu; hala, SPARC ekimenak aurreikusten du 240 mila enplegu sortuko direla Europan.

Gasteizko SinGluten.com onlineko denda saritua izan da E-Commerce Awards 2014 lehiaketan

SinGluten.com atari espezializatuak elikagaien merkataritza elektronikoko negozio onenaren saria irabazi du e-Commerce Awards 2014 lehiaketan. Denda hori Arabako Nolatan merkataritza elektronikoko plataformaren barruan dago.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke