Azken ordua! – IKTak

2014ko Ekaina 16,


KZguneak urruneko prestakuntzako plataforma berria aurkeztu du

Gizarteratze digitala sustatzeko zentroen euskal sareak bere onlineko prestakuntza ataria berritu du, eskaintza bateratzeko eta ikastaro eta materialetarako sarbidea errazteko. Aukera berri bat sartu du KZguneko erabiltzaileak webetik bertatik matrikulatu daitezen ikastaroetan.

Bilboko Udalak eta Metapostak hitzarmena sinatu dute interneten bidezko postontzi eta kutxa gotor sistema ezartzeko

Bilboko Udalak eta Metapostak Interneten bidez postontzi eta kutxa gotor elektronikoaren sistema garatzeko hitzarmena sinatu dute. Horri esker, erabiltzaileek dokumentuak formatu digitalean jaso eta fitxategian gordetzeko aukera izango dute, isilpekotasun nahiz segurtasun tekniko eta juridiko osoaz.

Urkullu Lehendakariak Youtube-ko elkarrizketa batean erantzungo ditu hiritarren galderak

Ekainaren 18an, Iñigo Urkullu Lehendakariak hiritarrek sare sozialen bidez eginiko galderei erantzungo die Youtube-n zuzenean emitituko den elkarrizketa batean. Eusko Jaurlaritzako Irekia lantaldeak sustatu du ekimen hori.

Iritsi da Bilbora ekintzaileei laguntzeko MultipliKdor onlineko komunitatea

MultipliKdor plataforma Nafarroan sortu zen, lankidetza sustatzeko eta ekintzaile berriei laguntzeko xedez. Hiru hilabete daramatza martxan eta 19 proiektu biltzen ditu. Ekainaren 17an Bilbon aurkeztu eta emango da ezagutzera.

EIKTen sektoreko euskal enpresek beren jaitsiera galgatu dute eta %1,5eko desazkundea izan dute 2013an

Azken bost urteetan EAEko elektronikaren, informatikaren eta telekomunikazioen sektoreetako enpresen fakturazioa %18,5 murriztu da, eta enplegua %10. Jaitsiera hori pixka bat galgatu zen iaz, eta badirudi 2014an joera aldatuko dela eta fakturazioa %5 haziko dela.

Donostiako Santa Clara Games estudioak HassleHeart plazaratu du: robot bihotz-jalea

Donostian kokatutako bideo-jokoen Santa Clara Games estudio independenteak bere lehen proiektua plazaratu du, Pc eta Mac-erako HassleHeart jokoa, jada salgai dagoena beta bertsioan. Estudioak Bartzelonako GameLab azokan aurkeztuko du jokoa.

Test de Algodón aplikazioak negozio-ideien indarguneak eta ahulguneak analizatzen ditu

Inkesta baten bidez, Test del Algodón dohaineko aplikazio mugikorrak aukera ematen digu jakiteko enpresa ideia batek badituen funtzionatzeko behar dituen osagaiak. Sistema horrek oinarritzat hartzen du Zaragozako Ana Hernández aholkulariak garatutako metodologia, eta jada baditu 1.500 deskarga baino gehiago.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke