Azken ordua! – IKTak

2014ko Ekaina 09,


CICD Startup Competition, ekintzailetzaren inguruko jardunaldi

Ekainaren 27an, #CICD Startup Competition ekimenaren amaierako ekitaldia egingo da, ekintzailetzaren inguruan inspiratzeko, ikasteko eta esperientziak trukatzeko topaketa.

ESLEk Europako Finodex proiektuan parte hartzen du teknologia irekien bidez IKT arloko negozio berriak sortzeko

Euskadiko Software Libreko Enpresa Elkarteak Europako Finodex programan parte hartzen du ASOLIFekin batera. Programa horren helburua da IKTetan oinarritzen diren eta FI-WARE plataforma irekia erabiltzen duten produktu eta zerbitzu berritzaileak sortzea. Europako ETE eta ekintzaileek sortutako 100 proiektu aukeratuko dituzte.

PintxoDeveloper elkarte bihurtu da bideojokoa sustatzeko Gipuzkoan

Bideojokoen sektoreko profesionalek osatzen dute PintxoDeveloper kolektiboa, eta orain elkarte bihurtu da, enpresa eta proiektu berrien sorkuntza babesteko Gipuzkoan. PintxoDeveloper Taldeak hainbat proiektu antolatu ditu Donostian, hala nola Global Game Jam eta Olatu Talkako bideojoko hackatoia.

Bilbon web berri bat abiarazi dute aparkalekuak partekatzeko partikularren artean

Comparko plataforma berriak elkarrekin harremanetan jartzen ditu aparkaleku partikularren jabeak eta aparkaleku bila dabiltzan gidariak, eta balioan jartzen ditu plaza horiek beren jabeek erabiltzen ez dituztenean. Proiektu hau Bizkaiko ekintzaile batek abiarazi du eta Estatu osora hedatuko da.

Eusko Jaurlaritzak eskuliburu bat argitaratu du weben komunikazioa hobetzeko

IVAP-HAEEk “Comunicación Electrónica, propuestas para mejorar la calidad de los textos en pantalla” aurkeztu du. Administrazio publikoei eta hiritarrei zuzendutako eskuliburu horrek estilo, idazkera eta diseinu arloko gomendioak ematen ditu, Interneteko komunikazioa errazagoa eta zuzenagoa izan dadin.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke