Azken ordua! – IKTak

2014ko Ekaina 02,


El Conquistador del fin del mundo programak badu bideojokoa

Bilboko Delirium Studiok, Hostoil produkzio etxeak eta ETBk euskal telebista katearen reality show ezagunean inspiratutako El Conquistador bideojokoa merkaturatu dute. “Casual game” motako joko hau sortu dute programaren 10. urteurrena ospatzeko eta dagoeneko dohainik eskuratu daiteke iOS eta Android sistementzat.

 

Aquadaia aplikazio berriarekin sakelakotik erregulatu daiteke ureztatze sistema

Daia Intelligent Solutions enpresa gipuzkoarrak Aquadaia aplikazio mugikorra merkaturatu du, nekazariei eta partikularrei ureztatzeari buruzko informazio baliagarria ematen dien sistema. Aplikazioa estazio meteorologikoen datuetan eta landareen eta lurraren ezaugarrietan oinarritzen da ur premiak eguneratzeko. 100 landare baino gehiago barne hartzen ditu.

 

Banda zabal mugikor bidezko sarbidea hazi egin da mikro-enpresetan eta ETEetan

Estatuko mikro-enpresen %57 banda zabal mugikorraren bidez sartzen da Internetera, eta ETEak eta enpresa handiak zenbatuz gero portzentaje hori %73,6koa da. Interneten erabilpenari, e-Administrazioari eta sare sozialen erabilpenari dagokionez, murriztu egin da mikro-enpresen eta ETEen arteko etena. Ondorio horiexek atera dira Fundetec eta ONTSI erakundeek eginiko ePyme 2013 txostenetik.

 

BiOpen Eduka jardunaldian software libreak hezkuntzan duen potentziala aztertuko dute

Ekainaren 5ean BiOpen Eduka topaketa egingo da Bilbon, hezkuntzan baliagarri izan daitezkeen eta software librean oinarrituta dauden konponbideak ezagutzera emateko. Jardunaldi horretan e-learning tresnak, kudeaketako softwareak, 3D inprimaketa eta cloud computinga landuko dituzte.

 

Bideojokoen sektorea ekonomia digitalaren motor bihurtu da Estatuan

DEV-ek, bideojoko garatzaileen Espainiako enpresa elkarteak, “Libro Blanco del Desarrollo Español de Videojuegos” liburua kaleratu du. Txosten horrek nabarmendu du sektoreak potentzial ekonomiko handia duela, 330 enpresa eta %17ko hazkundea duelarik. Bideojokoen industriaren %6,8 Euskadin kokatuta dago.

 

Bizkaiko Aditium startup-a Wayra programan sartzeko aukeratua izan da

Telefónicako Wayra ekimenak 10 enpresa hautatu ditu bere bizkortze programarako eta horietako bat Aditium da. Aditium enpresak Tick Track sortu du, bidaiarien garraio enpresen kudeaketa azkartu eta hobetzeko konponbide bat, NFC teknologian oinarrituta dagoena.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke