Azken ordua! – IKTak

2014ko Maiatza 26,


Teleko Gaua 2014k Euskadiko IKT arloko proiektu berritzaileenak saritzen ditu

 Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak eta Elkarteak Teleko Gaua sarien 5. edizioa antolatu dute. Hauek izan dira irabazleak: GAIA Klusterra, Gipuzkoako Domoalert enpresa, Getxoko Amesten proiektua eta WOP Engineering, “Walk On Project” ekimenaren spin off-a.

 

“Gira TIC Salud” ekimenak geldialdi bat egingo du Bilbon teknologia berritzaileak aurkezteko

Datorren uztailaren 3an Bilbon antolatuko da “Gira TIC Salud” ekimena. Jardunaldi horretan konponbide sozio-sanitarioetan espezializatutako enpresa teknologikoek beren azken berrikuntzak aurkeztuko dizkiete osasun arloko arduradunei. Interesaturik dauden enpresak ekainaren 12ra arteko epea dute izena emateko.

 

Aplikazioen programatzaileak, energi arloko teknikariak eta HTML5eko programatzaileak dira eskabide handieneko ogibideak

Lan eskabide handieneko profil profesional berriek zerikusia dute informatika eta telekomunikazioekin eta baita ere energia efizientziarekin. Infojobs-ek dio 2013an hauexek izan direla eskabide handieneko ogibideak: mugikorretarako aplikazioen programatzaileak, energi arloko teknikariak eta HTML5eko programatzaileak.

 

Euskadiko Internet erabiltzaileen kopurua %68raino hazi da

Urtearen lehen hiru hilabeteetan %67,9 ziren 15 urte edo gehiagoko Internet erabiltzaileak, hau da, iaz baino portzentajezko 2,4 puntu gehiago. Bestalde, euskal etxeetan IKT arloko ekipamendu gehiago dago eta murriztu egin da genero etena.

 

UPV/EHUk Informatikako Ingeniaritzako master berri bat sortu du

Euskal Herriko Unibertsitateak Informatikako Ingeniaritzako master profesional berri bat sortu du, datorren ikasturtetik aurrera eskainiko dena. Graduatu berri diren ikasleei eta beren prestakuntza hobetu nahi duten profesionalei zuzendurik dago. Izena emateko epea maiatzaren 31n bukatuko da.

 

Argitaratu da software librea sustatzeko konpromiso handiena duten unibertsitateen ranking-a

Granadako Unibertsitatea da software librearen erabilera gehien sustatzen duen Estatuko goi-mailako hezkuntzako zentroa, eta haren ostean datoz Tenerifeko La Laguna Unibertsitatea eta Kanaria Handiko Las Palmas Unibertsitatea. Software Librea sustatzen duten Unibertsitateen 2014ko Ranking-aren arabera, Euskadi 5. posizio globalean dago.

 

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke