Azken ordua! – IKTak

2014ko Maiatza 19,


Beat and Chat aplikazioak tabernetarako Jukebox digital eta interaktibo bat sortu du

Gipuzkoako Ukabi informatikako enpresak Beat and Chat aplikazio mugikorra sortu du, zeinaren bidez establezimendu batean dauden pertsonek entzun nahi duten kantua aukera baitezakete. Txat komun bat ere badu, eta ostalariaren eta bezeroen arteko komunikazioa ahalbidetzen du.

 

Mapplas startup gipuzkoarra, Tel Aviveko Startup Challenge lehiaketako finalista

Kokapenean oinarritutako Mapplas aplikazio mugikorren bilatzailea 40 finalisten artean hautatua izan da Tel Aviveko Unibertsitateko Startup Challenge lehiaketan. Gipuzkoako startup honek bere proiektua aurkeztu du 200 inbertsiogile eta nazioarteko enpresetako arduradunen aurrean.

 

CICD Startup Competition txapelketak oinarri teknologikoko enpresa gazte eta berritzaileak bilatzen ditu

Zabalik dago #CICD Startup Competition txapelketaren hirugarren edizioan parte hartzeko epea. Lehiaketa honen helburua da teknologia digitalekin lotutako negozio ideia berriak sustatzea eta ikusaraztea. Deialdia maiatzaren 23an amaituko da eta aurten sari bat emango diote lehen aldiz hezkuntza arloko startup onenari

 

WordPress Euskadi topaketan CMSren aukerak azalduko dira hitzaldi eta tailerren bidez

Maiatzaren 24an WordPress Euskadi ekitaldiaren lehen edizioa egingo da Bilbon, ezagutzera emateko zein den web orriak sortzeko edukien kudeaketa-sistema horren potentziala. Topaketa doakoa da eta hitzaldiak, tailer praktikoak eta eztabaida espazioak eskainiko ditu.

 

Euskaltelek EAE osora eramango du banda zabala

Euskaltel telekomunikazio operatzaileak hitzarmen bat sinatu du Hispasat enpresarekin, zeinaren bidez haren sateliteak erabili ahalko baititu EAE osoan banda zabaleko Internet eskaintzeko, lurreko sare arruntak iristen ez diren lekuetan barne.

 

Gauzen internet eta Euskadin duen potentziala aztertzeko jardunaldia

Datorren maiatzaren 22an “Internet de las cosas, oportunidades y retos de la banda ancha en movilidad” izeneko topaketa antolatu da Bizkaiko Teknologi Parkean. Jardunaldian teknologia horien potentziala erakutsiko dute, eta euskal enpresetara nola hedatzen ari den azalduko dute.

 

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke