Azken ordua! – IKTak

2014ko Maiatza 12,


Momentum Project programak Inithealth eta Bioservice hautatu ditu

 BBVAk eta ESADEk bultzatutako Momentum Project 2014 programak hamar finalista aukeratu ditu, eta horietako bi dira Inithealth, osasunaren kudeaketa pertsonalizaturako onlineko plataforma, eta Bioservice, birziklapen kooperatiba. Inithealth eta Bioservice beren proiektuak eskalatzeko prestakuntza eta laguntza estrategikoko plan batean sartuko dira.

 

“Liburutegiak” aplikazioak hiritarrei hurbiltzen dizkie udal liburutegietako eduki guztiak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sortutako aplikazio mugikor honek informazio eguneratua eskaintzen die erabiltzaileei Euskadiko Irakurketaren Sare Publikoko katalogoei, jarduerei eta azken albisteei buruz. Aplikazioak interakzio soziala ere sustatzen du, eta edukiak partekatzeko eta baloratzeko aukerak eskaintzen ditu.

 

Tecnaliak MyEardroid plazaratu du, entzumen-arazoak dituzten pertsonei laguntzeko aplikazioa

Tecnalia Ikerketa Aplikatuko Zentroak aplikazio mugikor bat garatu du etxeko soinuak detektatzeko, hala nola txirrina edo sute alarma, eta telefono bidez abisatzen dio erabiltzaileari. Sistema beraizik pentsatuta dago entzumen-arazoak dituzten pertsonen segurtasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko.

 

Euskal Valley-k joko serioei eta errealitate handituari buruzko topaketa bat antolatu du

Euskal Valley-k, oinarri teknologikoko startup-en elkarteak, #EVEV16 topaketa antolatuko du maiatzaren 15ean, Donostian. Ikasplay, Ubertitles eta Innovae Augmented Reality enpresek beren proiektuak aurkeztuko dituzte jardunaldi horretan.

 

Bilbo eta Bartzelonako udalek IKTen berrikuntzarako zentro bat sortuko dute

Bilbo eta Bartzelonako udalek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Informazio eta Komunikazio Teknologiei buruzko Berrikuntza Zentro Partekatu bat sortzeko. Biek hala biek elkarrekin lan egin nahi dute erakundeen eraginkortasuna hobetzen lagunduko dieten konponbide berri baliagarriak identifikatzeko

 

KBi DIGITAL haztegiak ateak ireki dizkie ekintzailetza digitaleko proiektuei

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu duten KBi DIGITAL haztegi berriak epe bat ireki du ingurune digitalekin lotutako proiektu berritzaileak han garatu nahi dituzten ekintzaile, startup eta enpresentzat. Haztegia Bilboko Irazabal-Matiko Auzo Factory eraikinean kokatuta dago. 

 

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke