Azken ordua! – IKTak

2014ko Maiatza 05,


Pop Up Emprendedores Tourrak prestakuntza trinkoa eskainiko die Bilboko gazteei

Datorren maiatzaren 5ean eta 6an Bilbora iritsiko da Pop Up Emprendedores proiektua. Telefónica Fundazioak antolatu du eta ekintzailetzari buruzko prestakuntza jardunaldi batzuk eskainiko ditu, 15 eta 26 urte bitarteko gazteentzat. Ekitaldian sormen tailerrak, taldeko lana eta proiektuen kudeaketa landuko dituzte eta gazteek beren ideiak aurkeztuko dituzte.

 

Elhuyar eta UPV/EHUk teknologia bat garatu dute euskarazko idatzizko edukiak entzuteko

Elhuyar Fundazioko Hizkuntza eta Teknologia unitateak eta UPV/EHUko AhoLab taldeak sistema berri bat sortu dute euskaraz idatzitako edukiak ahotsera pasatzeko, eta, bide horretatik, web orrietan argitaratutako testuak entzuteko. Elhuyar-ek dagoeneko aplikatu du teknologia hori bere aldizkarian eta zientzia.net atarian.

 

Ubertitles enpresak Interneteko bideoak azpi-titulatzeko zerbitzu automatikoa abiarazi du

Ubertitles enpresa gipuzkoarrak eta Vicomtech-IK4 bere bazkide teknologikoak sistema berri bat jarri dute martxan, zeinari esker posible baita bideoetan azpi-tituluak automatikoki sartzea minutu gutxiren buruan. Ubertitles sistemak gaztelaniaz eta ingelesez funtzionatzen du, baina hizkuntza gehiagotara zabaltzeko asmoa dute.

       

Basque Open Labs ekimenak coworking-a eta azken teknologiei buruzko tailerrak uztartzen ditu ekosistema digitala bultzatzeko

Basque Open Labs ekimena martxan da Basaurin, oinarri teknologikoko enpresa berrien sorkuntza bultzatzeko. Espazio horrek coworking-a eta haztegiak uztartzen ditu, eta parte-hartzaileei aukera ematen zaie ikasteko nola funtzionatzen duten puntako produktu teknologikoek.

       

Martxan da .eus domeinua Sarean hedatzeko lehen fasea

PuntuEus da .eus domeinu berria kudeatuko duen erakundea. Dagoeneko ekin dio hedapen prozesuko lehen etapari, zeinaren bidez epe bat ireki baita beren web atarietan .eus erabili nahi duten lehen 90 “aitzindarientzat”. Eskaerak maiatzaren 30era arte bidal daitezke. 6 hilabeteko epearen ondoren domeinua komunitate osoarentzat zabalduko da.

       

Battle for Gea onlineko euskal karta-jokoak nazioarterako jauzia emango du

Battle for Gea jokoa sortu duen Bilboko Iron Belt Studio ekoizpen-etxeak Ipar Amerikako merkatura jauzi egingo du maiatzean. Hauxe da Euskadin sortutako lehenengo onlineko karta-jokoa, eta bere sortzaileen asmoa da Italiako, Portugalgo eta Brasileko merkatuan ere sartzea.

 

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke