Azken ordua! – IKTak

2014ko Apirila 28,


Bilbok logistika adimendunaren arloko proiektu pilotu bat abiaraziko du IKTen bidez

Bizkaiko hiriburuak Co-Gistics proiektu europarrean parte hartuko du beste 7 hirirekin batera, zeinaren helburua baita logistikari aplikatutako garraio adimenduneko sistema kooperatiboak garatzea. Proiektu pilotu honek app mugikorrak erabiliko ditu CO2 isuriak murrizteko eta hiriko ibilgailuen erabilpena optimizatzeko.

 

Euskadik nazioartekotzeari buruzko jardunaldi bat antolatuko du World Plone Day ekimenaren barruan

Apirilaren 30ean ospatuko da World Plone Day, software libreko eduki kudeatzailea ezagutzera emateko nazioarteko ekitaldia. Eibarren CodeSyntax enpresak doako jardunaldi bat antolatuko du azaltzeko nola erabili CMS hori nazioartean zabaldu nahi duten enpresen webak sortzeko.

 

Kaixo.com atariak EGA prestatzeko aplikazio mugikorra kaleratu du

Kaixo! Euskaltegiak, Kaixo.com atariko euskaltegiak, aplikazio bat sortu du EGA azterketa prestatzen ari direnei laguntzeko, gai desberdinei buruzko 4.000 ariketa baino gehiagorekin. Onlineko euskaltegiaren 10. urteurrenarekin batera plazaratu da aplikazioa.

 

Space Apps Challenge lehiaketako euskal parte-hartzaileek errealitate birtualeko low cost betaurrekoak sortu dituzte

Euskadik berriro parte hartu du NASAk antolatutako Space Apps Challenge nazioarteko lehiaketan. Euskal lantaldeek asteburu bat igaro dute Basque Open Labs espazioan, Oculus Rift betaurrekoen kostu baxuko bertsioa eta asteroideak monitorizatzeko bideojoko bat garatzeko.

 

Performance proiektuak 3D inprimaketa erabiliko du pertsona nagusien elikadura hobetzeko

Performance Europar Batasunak finantzatutako proiektu bat da eta bere helburua da 3D inprimaketako teknologia aplikatzea elikaduraren sektorean, teknologia horren bidez jakien produkzio eta banaketarako sistema bat sortzeko, zeina bereziki diseinaturik egongo baita murtxikatzeko eta irensteko arazoak dituzten pertsona nagusientzat.

 

Ermuko Udalak Juan Torres lehiaketa jarri du martxan enpresa teknologiko berrientzat

Ermuko Udalak Juan Torres lehiaketaren 8. edizioa abiarazi du, udalerrian kokatu nahi duten oinarri teknologikoko enpresa proiektu berriak saritzeko. Izena emateko epea zabalik egongo da apirilaren 30 arte.

 

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke