Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Ekaina 16,


IK4-CIDETEC bere bazkideekin bildu da itsasontziei zuzendutako inkrustazioen aurkako estaldura bat sortzeko

IK4-CIDETEC zentro teknologikoak harrera egin die, itsas-garraioko industriarentzat inkrustazioen aurkako estaldurak garatu eta era industrial eta errentagarrian fabrikatzea xede duen BYEFOULING europar proiektuko partzuergoaren ordezkariei.

Bilbon, politika publikoen eraginen ebaluazioari buruzko hitzaldia eskainiko du Alberto Abadie aditu ospetsuak

Harvardeko Unibertsitatean ikertzaile dabilen Alberto Abadie aditu ospetsuak “Kontrol sistemikoko metodoa: politika publikoen eraginak ebaluatzeko metodologia” izenburuko hitzaldia eskainiko du ekainaren 19an Bilboko Zabalgune Eraikineko Erakusketa Aretoan, BC3 klima-aldaketari buruzko euskal ikerketa-zentroak antolatuta.

Bilbok itsasoko energia berriztagarriei buruzko Europa hegoaldeko jarduerarik garrantzitsuena antolatuko du 2015ean

Bilbon Itsas Energiaren Astea antolatuko da datorren urteko apirilean. Asteak itsasoa, energia eta azken aurrerapen teknologikoei buruzko jarduerak, mintegiak eta ekitaldiak bilduko ditu, itsasoko energia berriztagarriak ardatz nagusitzat hartuta.

CICtourGUNEk bere praktika onak erakutsi dizkio Mexikoko Oaxaca Estatuko ordezkaritza bati

CICtourGUNEk harrera egin zion Mexikoko Oaxaca Estatuko ordezkaritza bati, sektoreari buruzko berrikuntza-politikak eta etorkizuneko joerak aztertu eta praktika onak eta nazioarteko erreferentziazko ereduak ezagutzeko egindako bisitaldiaren barruan.

Biodonostiako gaixotasun hepatikoen lantaldeak Gibelaren Ikerketarako Europako Elkartearen saria jaso du

Gibelaren Ikerketarako Europako Elkarteak esparru honetako ikerketa onenen artean banatzen dituen bost sarietako bat eman dio Jesus Maria Bañales Asurmendi doktoreak Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuan zuzentzen duen Gaixotasun Hepatikoen lantaldeari.

Tecnaliak bio-baliokidetasun frogak egiten ditu sendagai generikoen fidagarritasuna egiaztatzeko

Tecnalia Korporazio Teknologikoa, Saiakuntza Klinikoen Unitatearen bitartez, bio-baliokidetasun frogak egiten ari da sendagai generikoak erregistratu eta merkaturatzeko, sendagai horiek jatorrizko edo erreferentziazko produktuekin trukagarriak direla segurtatuz 

.

 

Iturria: Euskadi+innova

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke