Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Ekaina 09,


IK4 Aliantzak Fabrikazio Aurreratuaren arloko bere gaitasunak aurkeztu ditu BIEMHen

Makina erreminta sektorean teknologia berritzailea aplikatzean espezializatuta dauden IK4 Aliantzako IK4-IDEKO eta IK4-TEKNIKER zentro teknologikoek Fabrikazio Aurreratuaren arloko beren gaitasunak aurkeztu dituzte Makina Erremintaren Biutekoan (BIEMH).

Eusko Jaurlaritzak eta Innobasquek Marie Curie bekek ikertzaileei eskaintzen dizkieten aukerak ezagutarazi dituzte

Eusko Jaurlaritzak eta Innobasquek jardunaldi bat antolatu dute Berrikuntzaren Euskal Agentziaren egoitzan, Europan bikaintasuna eta berrikuntza bultzatu eta lehiakortasuna areagotzea xede duten Marie Curie europar bekak ezagutzera emateko.

 IK4-IKERLANek baterien arloko bere gaitasunak aurkeztu ditu sektorearen Europa mailako topaketa nagusian

IK4-IKERLANek, abangoardiako eragile gisa, elektrizitatea biltegiratzeko teknologien ikerketan eta soluzioen garapenean dituen gaitasunak aurkeztu zituen Europako bateria-fabrikatzaileen elkarteak urtez urte antolatzen duen Eurobat AGM & Forum 2014 deritzon topaketan.

Euskal ikertzaileek bizkarrezurreko ebakuntzak egiteko robot bat garatu dute

Nafarroako Unibertsitatearekin batera lan egiten duen Donostiako CEIT-IK4 ikerketa-zentroko talde batek, orain arte eskuz egiten zen finkapen transpedikularra deritzon bizkarrezurreko ebakuntza egiten laguntzen duen robota garatu du.

Karbohidratoen kimikak Manuel Martin-Lomasen ibilbide zientifikoa omendu du

Errioxako Unibertsitatean antolatutako Karbohidratoei buruzko Jardunaldien XI. edizioak omenaldi beroa eskaini zion Manuel Martin-Lomas irakasleari zientzia arloko zereginetan egindako ibilbideagatik. Martin-Lomas biomaterialen arloan diharduen Donostiako CIC biomaGUNE ikerketa-zentroaren sortzaile eta zuzendari zientifikoa izan zen, eta karbohidratoen kimikako erreferente nagusietakoa da Estatu barruan nahiz nazioartean.

Tecnaliak Google Glass-en industria arloko aplikazio bat aurkeztu du BIEMHen

Tecnalia korporazio teknologikoak Google Glass-en industria arloko aplikazio bat aurkeztu du Zerintia Technologies enpresarekin batera, Bilboko BECen antolatutako Makina Erremintaren Biurtekoaren barruan.

 

.

 

Iturria: Euskadi+innova

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke