Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Ekaina 02,


BC3k klima aldaketari buruzko Mintegia antolatuko du Donostian uztailaren 14, 15 eta 16an

Basque Center for Climate Change BC3 zentroak “Klima Aldaketa ulertzea” izenburuko mintegia antolatuko du Donostiako Miramar Jauregian uztailaren 14, 15 eta 16an, gai horri buruzko diziplina anitzeko ikuspegi eguneratua eskaintzeko asmoz.

 

BCBLek web bidezko jolas bat sortu du gaztelaniaz mintzo direnen hiztegia neurtzeko

Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak online jolas bat zabaldu berri du, arrakastaz zabaldu ere, parte-hartzaileek zenbait hitz espainierazkoak ote diren erabaki eta hiztun horien hiztegi-maila neurtzeko asmoz. Bildutako emaitzak ikerketa-proiektu baterako erabiliko dira.

 

NEIKER-Tecnaliak amonioa xurgatu eta aire-kutsadura saihes dezake mikroalga bat ikertu du

NEIKER-Tecnalia Nekazaritzako Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak, Chlamydomonas acidophila mikroalgak nekazaritza-elikadura sektoreko hondakin organikoen kudeaketan sortutako efluenteetako amoniako-nitrogenoa xurgatzeko duen ahalmena egiaztatu du.

 

CIC nanoGUNEk eta Grapheneak grafenoan argia harrapatu eta kontrolatzea ahalbidetzen duen plataforma bat proposatu dute

CIC nanoGUNE eta Grapheneako ikertzaileek, grafenoan argia harrapatu eta kontrolatzea ahalbideten duten antena metalikoez osatutako plataforma teknologiko bat proposatu dute. Grafenoa aparteko propietateak dituen materiala da, atomo bakar baten lodiera duena.

 

GAIKER-IK4k konposite-materialeetako bere eskaintza teknologikoa aurkeztuko du BIEMHen

GAIKER-IK4k konpositeetako eta fabrikazio aditiboko bere eskaintza teknologikoa aurkeztuko du Makina Erreminaren Biurtekoan (BIEMH), aurtengo edizioan teknologia horiei eskainiko zaien esparru berezian.

 

IK4-IDEKO tren-gurpilak ultrasoinuez ikuskatzeko sistema berri bat garatzen ari da

IK4-IDEKO zentro teknologikoa ultrasoinuen bidezko ikuskapen sistema berri bat garatzen ari da trenen gurpilen beloetan egon daitezkeen barruko akatsak detektatzeko. Makina Erremintaren Biurtekoan aurkeztuko du proiektua.

 

.

 

Iturria: Euskadi+innova

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke