Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Maiatza 19,


Tecnaliak zimitzak eta kaparrak uxatzeko moduko ehunezko materialak garatu ditu

TECNALIAko Hiri-Ingurumeneko Osasun Laborategia, zimitz eta kaparretatik babesteko moduko ehunezko materialak sortzea xede duen BETITEX europar proiektuan parte hartzen ari da. Artropodo horiek garrantzi handikoak dira mundu osoko mediku eta albaitarientzat

Boeing eta Rolls-Royce-ko I+G zentroa Euskadin batzartuko da bertako Fabrikazio Aurreratuko gaitasunak ezagutzeko

Sheffield-eko unibertsitateak (Erresuma Batua), Boeing, Rolls Royce eta maila goreneko beste bazkide industrial batzuekin batera bultzatu duen Fabrikazio Aurreratuko Ikerketa Zentroa (AMRC, ingelesezko siglen arabera) Euskadin izan da, erakundeko Zuzendaritza Batzordeak egindako bileraren haritik.

CIC biomaGUNEk gaixotasunen diagnostiko azkarrerako nanopartikulak tintari gaineratzeko teknika bat garatu du

CIC biomaGUNEk tinta konbentzionalari urrezko eta zilarrezko nanopartikulak gaineratzen dizkion teknika bat garatu du, diagnostiko medikoa, biologia, ingurumena eta segurtasuna bezalako eremuetan molekulak identifikatzeko soluzio aurreratutzat erabili ahal dadin

 BCBLek etorkizuneko ordenagailuei zentzu bikoitzak eta ironiak ulertzen lagunduko dien esparru batean ikertzen dihardu

Basque Center on Cognition (BCBL) zentroak neurozientzia, psikologia eta konputazioa uztartzen dituzten bost ikerketa argitaratu berri ditu, etorkizuneko ordenagailuei giza-hizkuntzaren berezko ironia ulertzeko gaitasuna emateko asmoz.

 IK4-IDEKOk makina erreminten gastu energetikoa neurtzeko dispositibo bat aurkeztuko du BIEMHen

IK4-IDEKO zentro teknologikoak makina erreminten gastu energetikoa diagnostikatu eta neurtzeko dispositibo bat aurkeztuko du, ekainaren 2tik 7ra bitartean Bilbao Exhibition Centren (BEC) antolatuko den Makina Erremintaren Espainiako Biurtekoaren barruan.

Vicomtech-IK4k kameraz eta sentsorez osatutako sistema bat garatu du delitu txikiak murrizteko

Vicomtech-IK4 zentro teknologikoa saltoki txikietan egindako delitu txikiei aurre egiteko proiektu bat zuzentzen ari da, delituzko portaerak automatikoki identifika ditzakeen kameraz eta sentsorez osatutako sistema baten garapenean oinarrituta.

 

.

 

Iturria: Euskadi+innova

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke