Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Maiatza 12,


CIC microGUNEk euskal enpresaren aldeko bultzada berrituz ospatu du bere hamargarren urteurrena

CIC microGUNEk jardunean egindako lehenengo hamar urteak ospatu ditu, euskal enpresaren aldeko bultzada berrituz eta bertako enpresa eta erakundeekin garatutako I+G+b arloko 100 proiektutik gorako ibilbideaz.

 

IK4-CIDETECek polimeroak sintetizatzeko instalazio berriak inauguratu ditu

IK4-CIDETECek aurrerapauso berri bat eman du Material Aurreratuen erreferentziazko zentrotzat posizionatzeko, polimeroak sintetizatu eta konposite polimerikoak prozesatzeko instalazio berrien inauguratu berriekin.

 

CIC tourGUNEk turismoari Big Data aplikatzeari buruzko bere ikuspegia azaldu du TurisTIC Foroan

Jon Kepa Gerrikagoitia CIC tourGUNEko Aro Digitaleko Sistema Turistikoen arloko zuzendariak amaiera eman dio Bartzelonan antolatutako Forum TurisTIC delako biltzarrari, turismoaren arloko etorkizuneko industrientzat Big Datak izango duen garrantziari buruzko agerraldi batez.

 

Neiker-Tecnaliak ziurtatu duenez, klima-aldaketak kalte egingo dio tempranillo mahatsaren kalitateari

Klima-aldaketak Tempranillo mahats-barietateaz egindako ardoen kalitateari eragingo dio, Neiker-Tecnalia Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak, Nafarroako Unibertsitatearekin eta CSICekin batera, burutu duen ikerketaren ondorioen arabera.

 

Donostiak “Innovative city of the future” saria irabazi du

Donostiak garapenaren eta turismoaren arloko hiri berritzaileenaren saria irabazi du sukaldaritzaren esparruan, Erresuma Batuko Europe Business Assembly deritzon korporazio ekonomiko, sozial eta humanitarioak antolatzen duen nazioarteko lehiaketaren barruan.

 

Robot-gida bat izango da IK4-TEKNIKERen standeko anfitrioia Makina Erremintaren Biurtekoan

IK4-TEKNIKERek garatutako robot-gida bat izango da zentro teknologikoaren anfitrioia, Barakaldoko BECen ekainaren 2tik 7ra bitartean egingo den Makina Erremintaren Biurtekoan.

 

Iturria: Euskadi+innova

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke