Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Maiatza 05,


IK4-TEKNIKERek robot bi-manipulatzailea aurkeztuko du Makina Erremintaren Biurtekoan

IK4-TEKNIKERek robot bi-manipulatzailea aurkeztuko du BECen, ekainaren 2tik 7ra bitartean egingo den Makina Erreminataren Biurtekoaren barruan. Robota pertsonekin batera lan egiteko optimizatuta dago, eta aeronautika bezalako sektoreetako automatizazio malguan erabiltzeko diseinatu da

 

EHUk sektore energetikoan edo farmazeutikoan aplikatzeko moduko simulagailu kuantikoak garatu ditu

UPV/EHUko Fisika Kimikoa Saileko ikerketa-taldeak, sistema biologikoak eskala mikroskopikoan birsortzeko gauza diren simulagailu kuantikoak garatu ditu, sektore energetikoan edo farmazeutikoan aplikatzeko modukoak izan daitezkeenak.

 

EHUk argia jasotzeko norabidearen arabera kolorez aldatzen den materiala diseinatu du

UPV/EHUko Espectroskopia Molekularreko Taldeak, copía Molecular de la UPV/EHU, CSICeko Katalisi eta Petroliokimika Institutuarekin lankidetzan, argia jasotzeko norabidearen arabera kolorez aldatzen den fluoreszentzia handiko material hibridoa garatu du.

 

Tecnalia erresistentzia handiagoko estaldura metalikoak garatzen ari da sol-gel izeneko prozesu berri baten bidez

Tecnalia Korporazio Teknologikoa higadura eta korrosioaren aurrean erresistentzia handiagoa eskaintzen duten estaldura metalikoak garatzen ari da, zazpi enpresa txikirekin batera lantzen ari den AVCOP proiektuan mamitutako sol-gel izeneko ekoizpen-sistema berri bati esker.

 

Lau euskal emakume ikertzaile saritu dituzte Erresuma Batuko Institute of Materials, Minerals and Mining delakoan

Erresuma Batuko Institute of Materials, Minerals and Mining (IOM3) delakoak Charles Hatchett Award 2014 saria eman die CEIT-IK4 zentro teknologikoko Amaia Iza-Mendia, Isabel Gutierrez eta Beatriz Pereda euskal ikertzaileei eta Fundiciones WECeko Alazne Altunari, SINC agentziak jakinarazi duenez.

 

Euskadiko eta Akitaniako enpresa biomedikoek topaketa bat egingo dute Bidarten ekainaren 12an

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Frantziako Akitania eskualdeko bio-osasunaren arloko enpresek lehenengo topaketa egingo dute ekainaren 12an Bidarteko Ingeniarien Eskolan, Baionatik kilometro gutxira, ezagutzak eta merkatuko joerak trukatzeko asmoz.

 

 

Iturria: Euskadi+innova

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke