Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Apirila 28,


Tecnaliaren ArmAssist robotak %24raino hobetzen du besoaren mugikortasuna Iktusa izan duten pazienteengan

TECNALIAk besoaren tele-errehabilitaziorako diseinatu duen ArmAssist izeneko lehen prototipo honek %24raino hobe dezake iktusa izan duten pazienteen goiko gorputz-adarraren funtzioa.

 

IK4-IKERLANek test merkea garatu du fetuaren gaixotasunak amaren odolean detektatzeko

IK4-IKERLAN zentro teknologiko gipuzkoarra amaren odolean fetuaren gaixotasunak detektatzea ahalbidetuko duen test merkea garatzen ari da, ekoizpen kostuak merketu eta diagnostikorako odol-tanta gutxi batzuk erabiliko dituen teknologia bati esker.

 

Deakingo Unibertsitateak infekzioen detekziorako denbora murrizteko proposamen bat aurkeztu du CIC microGUNEn

Deakingo Unibertsitateko (Australia) ordezkaritza batek CIC microGUNEra bisitan etorri eta gaixotasun infekziosoak detektatzeko denbora zeharo murriztea ahalbidetuko duen diagnostiko molekularreko plataforma berri bat aurkeztu zuen bertan.

 

EMPLOY proiektuari atxikitako euskal zentroek enplegugarritasunaren aldeko gaitasunak eguneratzeko aurrerapausoak aurkeztu dituzte

Hezitzaile, enplegu-zerbitzu, ikasle eta langabetuen gaitasunak hobetzea xede duen EMPLOY izeneko proiektu europarreko kideek, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea (BZTP) barne, bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten, Sardinian antolatutako bilera batean, zenbait euskal zentrotan orain arte emandako aurrerapausoak.

 

Peru euskal hazkunde-ereduan interesatuta dago, eta bertako merkatua eskaini die euskal enpresa txiki eta ertainei

Deia egunkariari emandako elkarrizketa batean, Bernardo Muñoz Peruren Espainiako aholkulari ekonomiko eta komertzialak herrialde hartan Euskal Autonomia Erkidegoak berrikuntzan oinarrituta garatu duen hazkuntza-eredua bereganatzeko dagoen interesa azaldu du, eta horren haritik, SPRIren kanpoko aholkularien urteko topaketa batean, herrialde hartako merkatua eskaini die euskal enpresa txiki eta ertainei.

 

Tecnaliak euskal enpresekin batera lan egiten du material arinetan oinarritutako soluzio fotovoltaiko multifuntzionalak sortzeko

Atersa, Cener eta TFM enpresek eta Tecnaliak elkarlanean dihardute, ohiko beira-xaflen ordez moduluen fabrikazio-teknologia batez sortutako teila fotovoltaiko bat garatu eta balioztatzeko asmoz.

 

Iturria: Euskadi+innova

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke