Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Ekaina 30,


Euskadiko enpresek eta zentro teknologikoek garraioaren iraunkortasuna hobetzen lagunduko duen app bat garatu dute

Ekotek Ingurumen Ingeniaritza eta Aholkularitza enpresa, Bilboko Udala eta Tecnalia eta GAIKER-IK4 zentro teknologikoak garraio sektorearen iraunkortasuna ebaluatzen eta hobetzen lagunduko duen web-tresna bat garatzen ari dira Biolca proiektuko bere bazkideekin batera.

IK4-TEKNIKERek lubrifikazio industrialari buruzko Lubmat 2014 biltzarra antolatu du Manchesterren

Enpresa handiek lubrifikazio industrialari ematen dioten garrantzi gero eta handiagoari buruzko gogoetaz amaitu da Manchesterren, IK4-TEKNIKERek Erresuma Batuko Jost Institute-rekin batera antolatutako Lubmat 2014 biltzarra

BCBLren ikerketa batek frogatu duenez, nagusiek gazteek baino hiztegi zabalagoa erabiltzen dute

Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak espainierazko hiztegiaren erabileraz egin duen asmo handiko ikerketa baten arabera (hizkuntza horren gainean inoiz egin den handiena da), pertsonek zenbat eta urte gehiago izan, orduan eta hitz gehiago ezagutzen dituzte, eta ondorioz, nagusiak dira aberastasun lexiko handiena dutenak.

Aztik eta itsas-ikerketan diharduten mundu osoko beste 150 ikerketa-zentrok laginak bildu dituzte udako solstizioan

Itsas-ikerketan diharduten mundu osoko 150 ikerketa-zentro baino gehiagok, AZTI tarteko zela, Ozeanoen Laginketa Egunean parte hartu dute, mundu osoko itsas-azaletan dagoen mikrobio-aniztasuna ezagutzeko asmoz.

Eraikuntzako energia-eraginkortasuna aztergai Construible.es-ek antolatutako jardunaldian

Eraikuntza sektoreko energia-eraginkortasuna izan zen, eraikuntza iraunkorrean espezializatutako CONSTRUIBLE atariak Gipuzkoako Merkataritza Ganberan antolatutako “Energia-Eraginkortasuna eta Iraunkortasuna Eraikuntzako Soluzio Berritzaileetan” izenburuko jardunaldi teknikoaren ardatz

LTDaren eta 4G mugikorren arteko bizikidetza hobetzeko sistema batek irabazi du Bilboko Telekomunikazio Eskolaren saria

Jon Barrueco Gutierrezek LTDaren eta laugarren belaunaldiko mugikorren teknologiaren arteko bizikidetzari buruz idatzitako lan batek, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak urtez urte ematen duen Telekomunikazioen arloko karrera amaierako proiektu onenaren saria lortu du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke