Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Ekaina 23,


Aztik haurrei zuzendutako frijitze-oliorik gabeko patata-hagaxkak garatu ditu Celigüeta enpresarako

AZTI zentro teknologikoak ketchup zaporea duten patata-hagaxkak garatu ditu Celigüeta enpresarako, frijitze-oliorik gabekoak eta Omega 3 eta 6 gantz-azido esentzialez hornitutakoak.

CIC marGUNE euskal makina erremintaren doitasuna maximizatzeko ikerketa bat koordinatzen ari da

CIC marGUNE ikerketa-zentro kooperatiboa, euskal makina erremintaren doitasuna maximizatu eta metodologia berri baten bidez lehiakortasuna areagotzea xede duen Medcon ikerketa proiektua koordinatzen ari da

Cesar Molinas eta Joseba Jauregizar izango dira Tecnalia Perspectives 2014ko txostengileak

Cesar Molinas matematikari eta ekonomialaria eta Joseba Jauregizar Tecnaliako Zuzendari Nagusia izango dira, Korporazio Teknologikoak ekainaren 25ean, Bilboko Iberdrola Dorreko Auditorioan antolatuko duen Tecnalia Perspectives 2014 Hitzaldiko txostengileak.

Adegiko Ekintzaileen Foroak ekintzaileen arteko ikaskuntza bultzatzeko ekimen bat abiarazi du

Adegi Gipuzkoako patronalaren Ekintzaileen Foroak, ekintzaileen arteko prestakuntza sustatzea xede duen Mentoring Kolektiboa delako ekimena sortu du, ekintzaileen arteko ezagutza-trukea sortu eta kudeaketa arloko dohainak hobetzeko.

Biodonostiako ikertzaileek sari bat jaso dute, esklerosia duten gaixoen elikadurari buruzko liburu batengatik

Biodonostia Osasun Ikerketarako Institutuko Esklerosi Anizkoitzaren Unitatean diharduten Olascoaga eta Tamara Castillo doktoreen “Alimentación sana para la Esclerosis Múltiple” liburuak hirugarren saria lortu du Europako sukaldaritza-liburu solidarioen kategorian, mundu osoan argitaratutako sukaldaritza-liburuen nazioarteko azoka nagusitzat jotzen den “Gourmand World Cookbook Awards” delakoan.

Psikologia Kognitiboaren Europar Elkarteak BCBL aukeratu du hurrengo Udako Eskola antolatzeko

Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) neurozientzien arloko euskal ikerketa-zentroak Psikologia Kognitiboaren Europar Elkarteko (Escop) ikertzaile gazteentzako Udako Eskola antolatuko du, Donostian, uztailaren 14tik 19ra bitartean.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke