Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Apirila 22,


BIEMHek makina-erremintari aplikatutako fotonikari buruzko informazio-saioa eskainiko du

Ekainaren 2tik 7ra bitartean Barakaldoko BECen antolatuko den Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoak industria honi aplikatutako teknika fotonikoei buruzko informazio-saioa eskainiko die enpresei eta sektorearen gainerako eragileei.


IK4-CIDETECek material auto-konpontzaile bat aurkeztu du Industrial Technologies europar jardunaldian

IK4-CIDETEC zentro teknologikoak SHINE europar proiekturako garatu duen material auto-konpontzailea aurkeztu du Atenasen antolatutako erakusketa batean, Industrial Technologies 2014 nazioarteko azokaren barruan.


DeustoTech Mobility-k auto-ilarak algoritmo genetikoen bidez iragartzen dituen sistema bat aurkeztu du

DeustoTech Mobility-ko ikertzaileek, Hong Kong-eko Unibertsitatearekin lankidetzan, algoritmo genetikoen bitartez auto-ilarak aldez aurretik iragartzea ahalbidetzen duen sistema bat aurkeztu dute Transportation Research Part C aldizkari ospetsuan argitaratutako artikulu zientifiko batez.


Euskadi, berrikuntza handiko indizea duten Europako herrialdeetatik hurbil

Euskadik ehunen bat hobetu du berrikuntza-adierazlearen balioa, Euskal Autonomia Erkidegoan Eustat-ek lantzen duen Innovation Union Scoreboard delakoa. Horrenbestez, Euskadiren indizea 0.50ekoa da, Europako batez bestekoa baino 6 ehunen txikiagoa eta berrikuntza handiko herrialdeen indizea baino ehunen bat txikiagoa,.


IK4-IDEKOk %5 gehitu zuen enpresetarako berrikuntza-proiektuen kontratazioa

IK4-IDEKO zentro teknologikoak %5 gehitu zuen 2013an enpresekiko kontratupeko proiektu kopurua, eta testuinguru ekonomiko ezin latzagoari aurre eginez, guztira 165 proiektu lortu zituen. Zentroak %1 gehitu zuen negozio-kopuru osoa, eta 8,8 milioi euroko guztizko diru-sarrerak izan zituen.


Iturria: Euskadi+innova

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke