Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Ekaina 16,


Berdinen arteko alokairua karabanen mundura iritsi da

Areavan Ordizian kokatutako enpresa berri bat da, aukera ematen diena furgoneten eta karabanen jabeei beren ibilgailuak alokatzeko eta gastuak amortizatzeko. Horrez gain, plataformak topagune izan nahi du bidaiatzeko modu hori atsegin dutenentzat.

Zerbitzu publikoak hobetzen dituzten boluntariotzako modu berritzaileak

Gazte delinkuenteei lehen sorospenak nola eman erakusten dieten medikuntzako ikasleak, bakarrik dauden eta lehen aldiz ama izan diren emakumeei laguntzen dieten familiak edota komunitatean boluntario lanak sustatzeko txanpon sozialak, horra Nesta agentziak boluntariotza berritzailearen eredutzat aukeratu dituen ekimen batzuk.

Europako Berrikuntza Sozialeko III. Eskola sektore publikoko berrikuntzan zentratuko da

UPV/EHUko Sinnergiak Social Innovation Centrek antolatu du Europako Berrikuntza Sozialeko Eskolaren hirugarren edizioa eta aurten aztergai izango dute nola bultzatu berrikuntza esparru publikoan. Topaketa uztailaren 8an eta 9an izango da Donostian.

Tolosako ikasleek Arduinon oinarritutako kubo bat sortu dute pertsona nagusiek adimena landu dezaten

Hirukide eskolako DBHko 4. mailako ikasle talde batek Kubo proiektua diseinatu du. Koloretako argi joko bat da, pertsona nagusiei zuzendurik dagoena, eskuetako mugikortasuna eta gaitasun kognitiboak landu ditzaten. Arduinon oinarrituta dago eta sortzaileek diseinu guztiak argitaratuko dituzte nahi duenak erreplikatu dezan.

Badator berriro Bilbao Mini Maker Faire sortzaileen azoka

Bilbao Mini Maker Faire topaketaren bigarren edizioa uztailaren 12 eta 13ko asteburuan izango da Zorrozaurre auzoan. Topaketaren helburua da teknologia sortzailearen eta Do it Yourself fenomenoaren aukeren berri ematea, eta izen-emate epea jadanik zabalik dago beren proiektuak erakutsi nahi dituzten maker-entzat.

UPV/EHUk Hezkuntza Gizatiartzeko Kongresua antolatu du

Euskal Herriko Unibertsitateak Hezkuntza Gizatiartzeko Kongresua egingo du ekainaren 27, 28 eta 29an, Udako Ikastaroen barruan. Topaketa horretan ikuspegi humanoa landuko dute erantzukizuna eta sormena akuilatzeko hezkuntzan.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke