Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Ekaina 02,


Makusi.tv-k ikus-entzunezko plataforma autonomo bat sortu nahi du kode irekian

Eguzki Bideoak kolektibo nafarrak plataforma berri bat sortu nahi du bideoak ostatatzeko eta bistaratzeko. Makusi.tv izango du izena eta software librean eta lizentzia irekietan oinarrituko da, sortzaileen arteko ezagutza eta baliabide trukea sustatzeko. Proiektua aurrera eramateko, crowdfunding kanpaina bat ireki dute GoteoEuskadi plataforman.

 

3D jai solidarioa low cost esku-protesia inprimatzeko

Ekainaren 7an 3D Party Solidarioa topaketa egingo dute Errenteriako IEFPS Don Bosco zentroan. GAZE eta TuMaker erakundeek antolatutako jardunaldi bat da non parte-hartzaileek, 3D inprimagailuak erabiliz, esku errobotikoak eraikiko baitituzte Gurutze Gorriari emateko. Proposamena Robohand proiektuan oinarrituta dago.

 

Qué Hacen los Diputados ekimenak web orri bat jarri du martxan, Kongresuan gertatzen denaren berri emateko

Qué Hacen los Diputados proiektuak web orri berria aurkeztu du. Espazio horrek informazio publikoa erabiltzen du hiritarrei eurei dagokien erabaki politikoen berri emateko. Qué hacen los diputados atariak argi azaltzen du zer gertatzen den Kongresuan: Legebiltzarreko ekimenak, botoak eta, besteak beste, diputatu bakoitzaren datuak.

 

Deustuk zurrumurruen aurkako agente sare bat izango du topiko arrazistei aurre egiteko

Bilboko Udalak Zurrumurruen Aurkako Agenteen Sarea proiektuarekin bat egin du. Deustun jarriko dute martxan, etorkinekin lotutako topiko faltsuak desmuntatzeko. Boluntarioak “zurrumurruen aurkako agenteak” izango dira eta datu objektiboak erabiliko dituzte jarrera arrazistei aurre egiteko.

 

Badator bigarren WOP Estropatada 50.000 gomazko ahatetxorekin

Walk On Project irabazi asmorik gabeko fundazioa hasi da bigarren Estropatada prestatzen. Bilboko itsasadarrean egiten den gomazko ahatetxoen lasterketa hori datorren ekainaren 15ean izango da. Helburua da 50.000 ahatetxoak saltzea, eta hortik lortutako irabaziak osorik ematea endekapenezko gaixotasun neurologikoen ikerketarako.

 

VanGoYourself, pintura klasiko handiak norbere erara berrasmatzeko espazioa

Europeana Creative erakundeak plataforma bat abiarazi du Europako ondarean dauzkagun margolan ezagunenak modu dibertigarri batean ezagutarazteko, eta horretarako, tresna bat erabiltzen du margolan horien eszenak birsortu eta sare sozialetan partekatzeko. Ekimena online probatu daiteke, baina museoek eta turismo bulegoek ere erabil dezakete.

 

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke