Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Maiatza 26,


Alzola enpresak kanpaina bat abiarazi du langileak bilatzeko bere bezeroen artean

 Alzola Basque Water enpresak kanpaina original bat jarri du abian tokiko kontsumoa balioan jarri eta bezero eta banatzaileen leialtasuna eskertzeko. Kanpaina horren helburua da enpresako ontziratze prozesuko hiru lanpostu betetzea, eta ur minerala edaten duten bezeroen artean aukeratuko dituzte hiru lanpostu horietarako hautagaiak.

 

Badakigu zeintzuk diren Social Innovation Competition lehiaketaren hiru irabazleak

Eraikinak etxebizitza sozial bezala birgaitzeko proiektu bat, materialak birziklatzen dituen arropa marka berri bat eta hiriko nekazaritza sustatzeko ekimen bat izan dira Social Innovation lehiaketako hiru irabazleak. Europar Batzordeak antolatzen duen lehiaketa horren xedea da langabeziarentzako konponbide berritzaileak aurkitzea.

 

Gaztea Tech tailerrek maker espiritua piztu dute Bilbon

Bilboko Udalak eta Open Espazioak Gaztea Tech tailerrak antolatu dituzte bigarren urtez jarrian. Gaztea Tech programaren bidez 16 eta 25 urte bitarteko gazteek teknologia sortzaileak erabiltzen ikasiko dute. 3D inprimaketako, robotikako eta arropa hackeatzeko ikastaroak antolatuko dira.

 

RB3, hiri birsorkuntzako prozesuak berrikuntza sozialetik abiatuta

RB3 UPV/EHUko startup bat da, hiri birsorkuntzako proiektu berritzaileak garatzen dituen ikerketa talde batez osaturik dagoena. Metodologia bat eta tresna bat garatu dute, elkarrizketa sozialetik abiatuta hobekuntza prozesuak sustatzeko hiri inguruneetan.

 

Doce Miradas taldeak bere lehen urteurrena ospatuko du berdintasunari buruzko topaketa batekin

Ikuspegi desberdinak dituzten hamabi emakumek osatzen dute Doce Miradas bloga, eta blog horren helburua da generoarekin lotutako ereduak birpentsatzea eta denon artean diskurtso berdinkoiagoak sortzea. Maiatzaren 28an, Deustuko Unibertsitatean, ospatuko dute beren lehenengo urteurrena hitzaldi eta eztabaidaz osatutako jardunaldi batekin.

 

EntreEscritores plataformako egile berriak editorial independenteetan argitaratzen hasi dira

 Editorial independenteek EntreEscritores autoedizioko plataformako lau egile aukeratu dituzte beren lanak paperean argitaratzeko. Ireki zenetik urtebete igaro ondoren, Donostian sortutako plataforma honek egile eta idazleen komunitate bat lortu du, 5.000tik gora erabiltzaile dituena.

 

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke