Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Maiatza 12,


Ingeniería Sin Fronteras-Mugarik Gabeko Ingeniaritza erakundeak garapenerako lankidetzari buruzko udako eskola ireki du

Ingeniería Sin Fronteras-Mugarik Gabeko Ingeniaritza GKEak onlineko hiru ikastaro egingo ditu maiatzetik uztailera giza garapen sostengarrirako lankidetzan interesatuta dauden pertsonentzat. Edukien artean landuko dira ur hornikuntza, energia berriztagarriak eta klima aldaketarako intzidentzia.

 

Sukaldeak eraikitzeko tailer bat, kalea jateko

Medialab-Pradok tailer bat antolatu du Madrilen, gastronomia eta hiriko ekintzak nahasteko modu desberdinak esploratzeko, eta mini-jatetxe edo sukalde mugikorren prototipoak eraikiko dituzte horretarako. Tailerrean garatzeko proiektuak aurkezteko deialdia zabalik egongo da maiatzaren 14ra arte.

 

Martxan da Bioeskola BBKren Agroekologia Ikasgela

Bioeskola BBKn -laneratzea sustatzeko baratze ekologikoan- inauguratu dute Agroekologia Ikasgela, non publiko guztientzako ikastaroak eskainiko baitira nekazaritza ekologikoaren oinarriak ikasteko. Ekogelak 2.500 lagunentzako tailerrak eskaintzea espero du lehen urtean.

 

Crowdsasunak osasun arloko 5 berrikuntza proiektu aukeratu ditu crowdfunding bidez finantzatzeko

Arduinon oinarritutako hiritarrentzako kit bat, Euskadin ablazioa desagerrarazteko azterlan bat, errehabilitazio metodo berritzaile bat, txakurrek lagundutako terapia zerbitzu bat eta 3D inprimagailuekin sortutako oinetako modular erosoak; horra hor Crowdsasunak aukeratu dituen proposamenak. 5 proiektuek crowdfundingeko kanpaina bana irekiko dute maiatzaren 20an finantzaketa bila hasteko.

 

Goteo.org atariak irabazi du Europako Foro Zibikoak ematen duen Urteko GKEaren Saria

Europako Foro Sozialak Urteko GKE onena izendatu du Goteo.org mikro-finantzaketa kolektiboko sare soziala European Democratic Citizenship Awards sariketan. Foroa Europako 100 erakunde zibikok baino gehiagok osatutako sare bat da.

 

Irakurketa errazeko liburuen euskarazko lehen bilduma aurkeztu dute

Lectura Fácil Euskadi – Irakurketa Erraza proiektuak berriki aurkeztu ditu irakurketa errazaren irizpideak jarraituz euskaraz idatzi diren lehen liburuak, AlhóndigaBilbao erakundearen laguntzarekin kaleratu direnak. Testu horiek beraizik eginak daude irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat eta kolektibo hori biztanleriaren %30 ingurukoa da.

 

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke