Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Maiatza 05,


15 Muebles plataformak hiria kode irekiko eskola bihurtzea proposatzen du

15 Muebles plataformak Ciudad Escuela ekimena proposatu du, zeinaren bidez ikusgarri bihurtu nahi baititu kolektibo desberdinek abiarazitako hiritarren hirigintzako proiektuetan aktibatzen diren ezagutzak. Hezkuntza ibilbideak eta Badges sistema erabiliz, hiriko espazioa ikasgela ireki bihurtzea du helburu.

 

BCulinary Udan ekimenak gastronomiaren mundua hurbilduko die gazteei udaleku baten bidez

Aurtengo udan Basque Culinary Center-ek berriro antolatuko ditu BCulinary Udan kanpaldi gastronomikoak Bizkaian, Gipuzkoan, Katalunian eta Andaluzian. Hamar egunez 15 eta 17 urte bitarteko gazteak sukaldaritzaren munduan sartuko dira, tailer ludikoak eta bisita gidatuak eginez.

 

Gaiker IK-4k I+G+B-ko jardunaldi bat antolatu du ezgaitasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko

Gaiker IK-4k “Hesirik gabe; I+G+B, enpresa arduratsuentzako aukera” izeneko jardunaldia antolatuko du datorren maiatzaren 15ean Adecco Fundazioaren laguntzaz. Topaketan konponbide berritzaileak partekatuko dituzte, era guztietako pertsonen sarbidea sustatzeko enpresa inguruneetan.

 

Jakiberri ekimena ideia bila dabil euskal Fast Food osasuntsua sortzeko

Jakiberri ekimenaren asmoa da euskal jatorriko janari azkarraren linea berri bat asmatu eta garatzea, baina osasuntsua, anitza eta kalitatezkoa. Healthy Basque Fast Food etiketa berria sortzeko proiektuak martxan dauka bigarren Jakiberri Ideia Lehiaketa, hiritar guztiei zuzendua. Proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da maiatzaren 30era arte.

 

BioBx ekimenak harremanetan jartzen ditu Bilboko eta Bordeleko maker-ak teknologia sortzaileen bidez

Hainbat hilabetetako lanaldiaren ondoren, BioBx ekimeneko parte-hartzaileek Bilbora ekarri dute beren Laborategi Interaktiboa, eta han aurkeztu dituzte software eta hardware librea erabiliz sortu dituzten instalazio eta bideojokoak. Apirilaren 25ean eginiko ekimen horretan gazteek diseinatu eta eskainitako tailer praktikoak ere antolatu ziren.

 

Ikashub, kafetegi itxura duen elkarrekiko ikaskuntzako espazio berria

Bi gazte ekintzailek Ikashub espazioa ireki dute Bilbon. Ikashub laborategi bat da, non sormenaren eta adimen emozionalaren garapenarekin lotutako ikaskuntzako esperientziak bildu nahi baitituzte topaketa, tailer eta hitzaldien bidez.

 

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke