Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Apirila 28,


Ashoka Changemakers ekimenak ideia berritzaileak bilatzen ditu jolastuz ikasteko

Ashoka-k eta LEGO Fundazioak “Ikaskuntza berrasmatuz, ikasteko jolastuz” erronka jo du, jolasean oinarritutako hezkuntzako metodologia berriak bilatzeko. Proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 25era arte.

 

Itzuli dira berriro Super-heroi Solidarioak Indiako proiektu bat bultzatzeko

Maiatzaren 9an Bilbon egingo da Superhéroes Solidarios (Super-heroi Solidarioak) ekimenaren aurtengo edizioa. Ekimen horretan festa bat antolatzen da dirua biltzeko eta jasotako guztia oso-osorik tokian tokiko GKE bati emateko. Kasu honetan Baavra izango da hartzailea, bi bizkaitarrek sortua eta Indian kaleko haurrei laguntzeko proiektuak martxan dauzkana.

 

“Joeren trena”, turismoaren etorkizuna aztertzeko jardunaldia

BECek turismoaren sektoreko joera globalei buruzko topaketa profesional bat ostatatuko du datorren maiatzaren 8an. Jardunaldian askotariko gaiak landuko dituzte, hala nola teknologia digitalen goraldia eta agertu diren eredu, eragile edo kontsumo ohitura berriak, eta tailer praktikoak ere egingo dituzte.

 

Madrid Laboratorio Urbano ekimenak hiriaren eta prokomunaren arteko harremana aztertuko du

Medialab-Prado-k “Madrid Laboratorio Urbano” programa aurkeztu du. Programa horren barruan nazioarteko sinposium bat eta prototipoak egiteko tailer bat antolatuko dira hiriarekin, kultura digitalarekin eta prokomunarekin lotutako proiektuak lantzeko. Proiektuak proposatzeko epea zabalik dago maiatzaren 4ra arte.

 

Eskaner Ibiltaria, liburuak nahasteko eta kolektiboki sortzeko tailerra

Civio Fundazio Hiritarrak plataforma berri bat jarri du abian. Plataforma horretako bitartekoei esker erabiltzaileek datuen kazetaritza zer den jakingo dute eta datu irekiekin lan egiteko behar diren tresnak erabiltzen ikasiko dute. Plataforman bideo tutorialak, mintegiak eta gardentasunari buruzko hitzaldiak aurki daitezke.

 

Civio Eskolak datuen kazetaritza egiteko tresnak eskaintzen ditu

Civio Fundazio Hiritarrak plataforma berri bat jarri du abian. Plataforma horretako bitartekoei esker erabiltzaileek datuen kazetaritza zer den jakingo dute eta datu irekiekin lan egiteko behar diren tresnak erabiltzen ikasiko dute. Plataforman bideo tutorialak, mintegiak eta gardentasunari buruzko hitzaldiak aurki daitezke.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke