Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Ekaina 30,


Deustuko Unibertsitateak Hiritartasun Eskola aurkeztu du

DeustoBide – Hiritartasun Eskola Deustuko Unibertsitateak “La Caixa” Gizarte Ekintzaren laguntzaz abian jarri duen proiektu berri bat da, zeinaren helburua baita bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatzea. Prestakuntza programa hori adin guztietako pertsonei zuzenduta dago, edozein dela ere aurretik duten prestakuntza maila

Tabakalerak hiri kanpaldi bat antolatu du hiria esploratzeko

“Ekosistema Hezkuntza” proiektuaren barruan, Tabakalerak Hiria Hackeatu kanpaldia antolatuko du gazteentzat, eta helburua da teknologiekin esperimentatzea hiria eraldatzeko. Tailer batean jarduera kulturaletarako egitura mugikor bat ere eraikiko dute. Txirin-Gailua du izena eta adin guztietako jendeari zuzentzen zaio.

E-health Innovation Center-ek sistema bat sortuko du, gaueko eraso epileptikoak antzemateko

EIC BBK osasun zentroa konbultsioak antzemateko sistema bat garatzen ari da Dravet sindromea edo antzeko patologiak dituztenentzat. Kinect teknologian eta sentsoreetan oinarrituko da eta eraso epileptikoen lehen sintomak antzemango ditu.

Social to Crowd: dirurik gabeko crowdfunding solidarioa

Andaluzian Social to Crowd proiektua sortzen ari dira, mundu osoko proiektu solidarioei lagunduko dien crowdfundingeko plataforma bat garatzeko ekimena. Diruaren ordez bestelako materialak eskatuko dituzte kanpainetan, hala nola liburuak, lanabesak edo elikagaiak, eta material hori nondik nora doan erakutsiko da uneoro.

Janari hondakinak murrizten dituzten berrikuntza sozialeko proiektu europarrak

FUSIONS ekimen europarraren helburua da elikadura hondakinak murriztea, eskualde desberdinetan martxan dauden berrikuntza sozialeko proiektuak bultzatuz. Asmoa da hondakinak %50 murriztea, mundu mailako produkzioaren herena baitira.

Arquitecturas Colectivas VII. Topaketa: “hiria ez da saltzeko, baizik eta bizitzeko”

Arquitecturas Colectivas sarearen urteroko topaketa Bartzelonan egingo dute uztailaren 6tik 13ra, eta hiritar, profesional eta eragile sozialentzako jarduera, tailer eta eztabaidaz osatutako egitarau bat prestatu dute horretarako. Jardunaldi horien helburua da hiriko ingurunearen eraikuntza kolektiboa sustatzea.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke