Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Ekaina 23,


SETEMek ekonomia sozialagoa helburu duten lau esperientzia eraldatzaile aurkeztuko ditu

SETEM erakundeak “Ekonomia solidarioari eta kontsumoari buruzko beste ikuspegi batzuk” jardunaldia antolatuko du ekainaren 28an Gasteizen. Jardunaldi horretan eredu ekonomiko eta sozial justuagoa sustatzen duten eta dagoeneko martxan dauden proiektuak aurkeztuko dituzte. Goiener, Esnetik, Ekhi Txanpona eta Cover ekimenek parte hartuko dute.

Do It Yourself Institutuak kode irekian eginiko eraikuntza ikertuko du

Todo por la Praxis kolektiboak ikaskuntzarako eta prototipoak garatzeko laborategi bat jarri du martxan Madrilen, kode irekian eginiko arkitekturarekin eta hiriko altzariekin loturik. Espazioak crowdfunding kanpaina bat jarri du abian eraikuntzarako tresnak finantzatzeko.

II. Ikaskidetza Sarea Jardunaldiak: hezkuntza informalak adin guztietan duen potentziala

Uztailaren 14tik 16ra Ikaskidetza Sareak urteroko bigarren jardunaldiak antolatuko ditu Donostian. Topaketa horretan hezkuntza formaletik at dauden gai desberdinei buruzko ikaskuntza proiektuak partekatuko dituzte, hasi sormenaren eta ekintzailetzaren sustapenetik eta app edo bideojokoen garapeneraino.

Conexiones Improbables proiektuak bigarren saria irabazi du Europako N.I.C.E. txapelketan

Conexiones Improbables proiektuak, sortzaileen eta enpresen arteko lan hibridoaren bitartez berrikuntza bilatzen duenak, bigarren postua lortu du Network for Innovation in Culture and Creativity sariketan. Sari horiek inpaktu sozial eta ekonomiko positiboa sortzen duten ekimen artistikoak saritzen dituzte.

Deustuk “Amets Ekiten” tailerrak abiarazi ditu lehen hezkuntzatik bertatik bultzatzeko ekintzailetza

Deustuko Unibertsitateak lehen hezkuntzako haurrei zuzendutako jarduera programa bat antolatuko du aurtengo udan. Tailerrak uztailaren 15etik 24ra egingo dira Bilbon eta txikienen sormena eta ekimena sustatuko dituzte dibertsioa oinarritzat harturik

Haurrentzako marrazkiz eginiko albistegi batek eta reality batek irabazi dituzte “Eiken Talent” sariak

“Eiken Talent” gazte ez profesionalek asmatutako ikus-entzunezko proiektuei zuzendutako lehiaketa bat da, bere VII. edizioa egin berri duena. Berrikarin haurrentzako albistegia eta Euskal Herriko atzerritarrei buruzko Kanpotarrak reality-a izan dira irabazleak

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke