Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Apirila 22,


Euskadi da Social Progress Index partzuergoak aztertutako Estatuz azpiko lehen eskualdea

SPI nazioarteko partzuergo bat da, hazkunde eta aurrerapen soziala neurtzen duena, eta horretarako kontuan hartzen ditu BPGaz harago doazen balioak, hala nola hiritarren ongizatea eta aukerak. Euskadi hautatu dute lehen proiektu pilotu baten bidez beren indizea Estatuz azpiko eskualde bati aplikatzeko, Orkestra erakundearen koordinaziopean.

 

Bilbok bat egin du El paseo de Jane ekimenarekin eta ibilbide bat antolatu du Atxurin eta Bilbo Zakarrean

Maiatzaren 10ean Atxurigorri elkarteak eta Zabala, San Frantzisko eta Bilbo Zaharreko taldeen koordinakundeak Jane-en ibilaldi bat antolatuko dute, eta kaleak zeharkatuko dituzte auzoa berriro kolektiboki deskubritzeko. Ekimen hau urtero antolatzen da mundu osoko hainbat hiritan Jane Jacobs urbanistaren ondarea gogoratzeko.

 

EHLABEk ezintasunak dituzten pertsonen laneratzea bultzatu nahi du Europa 2020 Estrategiaren barruan

Euskadiko enplegu bereziaren %90 baino gehiago biltzen duen EHLABE elkarteak jardunaldi bat antolatu zuen Bilbon ezintasunak dituzten pertsonen laneratzeari buruz eztabaidatzeko. 100dik gora zentro biltzen dituen erakunde-sare horrek 6.200 lagun inguru enplegatzen ditu EAEn.

 

Moodlemoot Euskadi bizi osorako ikaskuntzara bideratuta egongo da

Ekainaren 13an egingo da Bilbon Moodlemoot Euskadi jardunaldiaren 8. edizioa, non Moodle ikaskuntza tresnari buruzko ezagutzak eta esperientziak partekatuko baitira. Apirilaren 28ra arte zabalik egongo da tailer, komunikazio eta topaketen proposamenak bidaltzeko epea.

 

Social Innovation Competition ekimenak 10 ideia finalista hautatu ditu langabeziaren arazoa konpontzeko

Europako Batzordeak antolatutako Social Innovation Competition lehiaketak baditu 10 proiektu finalista. Proposamen horien helburua da langabeziarentzako konponbideak bilatzea berrikuntza sozialaren bidez. Bruselan emango dira ezagutze.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke