Azken ordua! – IKTak

2014ko Apirila 22,


Bilbok Elektronikaren Teknologia, Ikaskuntza eta Irakaskuntzari buruzko XI. Kongresua ostatatuko du

Bi urterik behin egiten da TAEE Kongresua, goi-mailako irakaskuntzako irakasle-sareak antolatzen duena elektronikaren esparruko irakaskuntza hobetzeko helburuarekin. Topaketaren 11. edizioa Bilbon izango da ekainaren 11tik 13ra.

 

IKTak oso garrantzitsuak dira gazteen langabeziaren arazoa konpontzeko

Informazio eta Komunikazio Teknologiak ia sektore guztietara hedatu dira, eta tresna digitalak erabiltzeko trebetasuna gero eta garrantzitsuagoa da lana aurkitzeko orduan. ITUk eginiko “Digital Opportunities” txostenak aipatzen ditu zeintzuk diren teknologiekin lotutako etorkizuneko lan aukerak.

 

Apparcar aplikazio mugikorrak smart parkinga proposatzen die gidariei denbora eta dirua aurrezteko

Apparcar aplikazio mugikorra aparkalekuak urrunetik erreserbatzeko sistema bat da, zeinari esker erabiltzaileak hurbilen daukan espazio librea aurkitu baitezake hirian bueltaka ibili beharrik gabe. Startup honek Fundetec 2013 saria irabazi zuen eta Telefónica Fundazioaren Wayra azeleragailuak hautatuetako bat da.

 

EikenTALENTeko zazpigarren edizioa ia bostehum ikasleren aurkeztu da

Eiken – Euskadiko Ikus-Entzunezkoen Klusterrak EikenTALENTeko zazpigarren edizioa abian jarri du, talentu ez profesionalei zuzendutako ekimena. Enpleguaren sorkuntza helburu du eta prozesu berritzaile baten bidez, sektoreko enpresen eta bere ikasketak amaitzeko zorian dauden edo amaitu berri dituztenen arteko zubia egiten du.

 

Emakumeak Sarean ekimenak IKTei buruzko prestakuntza eskaintzen du emakume elkarteentzat

Dagoeneko zabalik dago Emakumeak Sarean ekimenaren aurtengo edizioan parte hartzeko epea. Ekimen horrek komunikazioko tresna digitalei eta Interneti buruzko prestakuntza tailerrak eskaintzen ditu emakumeen elkarte eta kolektiboentzat. Ikastaroak doakoak dira eta KZgunea telezentro sarean eskainiko dira.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke