Ulmak Errioxako biltegi bat automatizatuko du

2017ko Otsaila 16,

Ulmak paleta eta erretiluen zeharkako jasogailuetan oinarritutako biltegiratze-soluzio automatiko bat garatuko du

Konpainia gipuzkoarrak Alfaro Brakes enpresaren produktibitatea eta logistika-prozesuaren eraginkortasuna gehitzeko soluzio bat garatuko du

 

Ulma Handling Systems konpainia gipuzkoarrak –Ulma taldearen logistika-ingeniaritzako unitatea– akordio bat sinatu du automobilgintzarako osagaiak ekoitzen dituen Alfaro Brakes enpresarekin, honek Alfaron (Errioxa) duen biltegiko logistikaren automatizazioaz ardura dadin.

 

Ulmak paleta eta erretiluen zeharkako jasogailuetan oinarritutako biltegiratze-soluzio automatiko bat garatuko du. Gainera, Alfaroko biltegia picking-postuez hornituta egongo da, logistika-prozesua osatu eta eskarien prestaketa modu arinagoan eta eraginkorragoan egin ahal izateko.

 

Euskal taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Alfaro Brakes-ek produktibitatea gehitu eta logistika-prozesuaren eraginkortasuna optimizatuko du, produktuen trazagarritasuna eta bezeroei zuzendutako zerbitzua hobetzeaz gain.

 

Ulmak garatzen dituen logistika automatizatzeko sistemak eskariak prestatu eta biltegiratzea automatizatzeko soluzio logistikoetarako diseinatuta daude, bereziki. Funtzio automatikoak produktibitate-ratioak gehitzea ahalbidetzen du, mugimendu kopurua, garraio lanak eta biltegiratzeko lekua murriztuz.

 

2016ko otsailean, zabor-poltsen fabrikazioan eta salmentan espezializatuta dagoen Saplex enpresa bartzelonarrak Ulma Handling Systems-ek diseinatu eta garatutako logistika-sistema erabat automatizatua estreinatu zuen.

 

 

Ulma Handling Systems konpainiaren aurkezpen bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke