Ulmak ekipajeak kudeatzeko sistema bat instalatuko du Aljeriako aireportu batean

2016ko Abendua 28,

ULMAk esperientzia zabala dauka aireportuetako ekipajeen kudeaketan

Konpainiaren ustez, kontratuak nazioartekotze-estrategia finkatzen lagunduko du

 

Nazioarteko hedapen-kanpainaren barruan, Ulma Handling Systems konpainia gipuzkoarrak ekipajeak kudeatu eta sailkatzeko sistema bat garatuko du Aljeriako Oran hiriko aireportuko nazioarteko hegaldietarako terminal berrirako.

 

Konpainiaren ohar baten arabera, EGSA Oran aireportu-azpiegituraren operadorearekin izenpetutako kontratuak “euskal enpresaren hedapen-estrategia bermatzen du”.

 

Terminal berriko irteera-sistemak orduko 2.500 ekipaje prozesatzeko ahalmena izango du eta 19 fakturazio-mahaiz eta 2 ikuskaritza-zirkuituz hornituta egongo da. Instalazio osoa euskal taldeak diseinatutako soluzioaz kontrolatuko da.

 

Terminal berriko lanez gain, Ulma Handling Systems-ek beste terminal bateko ekipajeak tratatu eta ikuskatzeko sistema berri bat ere garatuko du, ekipaje estandarretarako 12 fakturazio-mahai, ekipaje berezietarako fakturazio-mahai bat eta ikuskaritza-lerro bat gehituz.

 

Orango aireportuko proiektu hau ez da euskal enpresak Aljerian egindako lehenengo lana. Aurtengo ekainean, konpainiak Annabako aireportuko terminal bateko ekipajeak kudeatzeko sistemak diseinatu, hornitu, instalatu eta abian jartzea arduratuko zela iragarri zuen.

 

 

Ulma Baggage Handling System



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke