Ulma-k drainatze-sistema bat instalatu du Italiako merkataritza-zentro batean

2016ko Martxoa 31,

centro comercial Arese Shopping Center
Instalazioa Arese Shopping Center deritzon merkataritza-zentroan kokatuta dago

Italiako merkatuan duen presentzia indartzeko helburuari jarraiki, Ulma Architectural Solutions enpresa, Italia iparraldeko Milan probintzian kokatuta dagoen merkataritza-zentro bateko aparkalekua drainatzeko kanalak instalatzeaz arduratu da.

Konpainia gipuzkoarrak bere gain hartu du, Lonbardiako Arese hiriko izen bereko merkataritza-zentroko lurpeko aparkaleko zoru osoan 1.100 metro linealeko kanalak instalatzeko ardura.

MULTIV+ deritzon gama aukeratu du lan honetarako, blokeatzeko aukera duen finkatze azkarreko sistema honek proiektuaren baldintzak betetzen baititu. Gainera, kanal-mota honek ur-jauziaren erako maldak egiteko aukera eskaintzen du.

Lana, 120.000 metro koadroko erosketa eta aisialdi esparruaz Italiako merkataritza-parkerik handiena bilakatu den Arese Shopping Center deritzon merkataritza-zentroan egin da.

Alfa Romeo ibilgailu-fabrikatzaile italiarraren lehengo egoitzan kokatuta dagoen merkataritza-zentro hau apirilean inauguratuko da, aurreikuspenen arabera.

Ulma Architectural Solutions enpresak berak iragarri berri duenez, hormigoi polimerozko drainatze-kanal hauek, Ricardo Bofill arkitektoak Kataluniako hiriburuko itsasertzerako diseinatu duen W Barcelona hotelaren kanpoaldean ere instalatuko dira.

 

Ulma Architectural Solutions enpresaren drainatze-sistema 



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke