Udalak eta Gipuzkoako Parke Teknologiko eta Zientifikoak Miramoneko hobekuntzak adostu dituzte

2014ko Uztaila 29,


– Dirua basoa lehenetsiz inbertituko da.

– Ikasle eta ikertzaileen egoitza berria kokatuko den Miramoneko bidea eta Mikeletegi pasealekuko erdiko bidea konektatuko dituen igarobidea eraikitzea, Eureka! Museoaren alboan geralekua jartzeko biribilgune bat sortzea eta ingurune naturalari berez dagokion balioa ematea dira aurreikusitako zereginak.

– Miramoneko Plan Bereziari hasierako onarpena eman zio eta honi esker, hotel-egoitza bat eraiki ahal izango da.

– Udala berriro joango da auzora, aisiarako eremu natural berriko elementuak herritar guztientzako moduan definitzeko asmoz.

 


Donostian, uztailaren 29an.- Donostiako Udalak eta EAEko Parke Teknologikoen presidentziak Miramon basoan hainbat hobekuntza egitea adostu dute.

José Miguel Corres, Presidente de los Parques Tecnológicos de Euskadi y el concejal de Urbanismo del Ayto. de Donostia

José Miguel Corres, Euskadiko Zientzia eta Teknologiko Parkeen presidentea eta Donostiako Udalaren Hirigintza zinegotzia gaurko prentsa aurrekoan

2003an Udalak eta Parque Tecnológico de San Sebastián S.A.k (gaur egun Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea deitzen denak) sinatutako akordioaren arabera, Parkeak Miramonen 11 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu zuen, enpresaritza motako lursailen sorrera eta transmisioaren eta jada existitzen ziren beste batzuetan eraikigarritasuna handitzearen truke. Gaur egun 9 milioi inbertitu dira eta bi erakundeek inbertitzeko falta diren bi milioiak ordaintzeko epeak adostu dituzte.

Miramonen egingo diren hobekuntzak

Basoan egingo den hobekuntza nagusietako bat, hain zuzen, ikasle eta ikertzaileen egoitza berria kokatuko den Miramoneko bidea eta Mikeletegi pasealekuko erdiko bidea  lotuko          dituen igarobide bat sortzea izango da. Lan horretarako, 600.000 €-ko       aurrekontua gehi BEZa izango dute.

Zonaldearen loturak aldatuko dituen beste ezaugarri bat, bestalde, Eureka! Museoaren alboan biribilgune bat eraikitzea izango da. Garraio publikoa izango da ardatz, eta ondorioz, Dbus autobusek gune horretan buelta eman ahal izango dute,   eta geraleku bat finkatu ahal izango da bertan, Museoaren parean; zehazki, orain          arte hurbilenekoa    izan den eta basoaren sarreraren aurreko biribilgunean dagoenaren parean. Esku-hartze honetarako ere finkatu dute gutxi gorabeherako aurrekontua: 115.000 € gehi BEZa.

Diruaren parte handienarekin, Udalak ingurune naturala sortu nahi du; hala, hainbat             zuhaitz mota ezarri nahi ditu, bertako animalia espezieak bizitzeko moduko gunea        sor dadin bertan, aisialdirako hainbat txokorekin, naturaz gozatzen lagunduko           diguten hainbat paisaia elementu izango dituztenak. Azken batean, gune lasaia      osatu nahi dute, donostiar guztiek erabili eta goza dezaten; hartara, espazio publiko       naturala eskuratuko dute.

Parte-hartze prozesua

Orain artean bezalaxe, Udalak basoan gune berriak sortzeko kudeaketei buruzko informazioa helaraziko die Aieteko bizilagunei. Eta eurak izango dira, hain zuzen, gune naturalak eta horien ezaugarri batzuk definitzen lagunduko dutenak, udaleko teknikariekin lankidetzan.

Hotel-egoitza berria

Miramongo Parke Teknologikoak egoitza-hotel berri bat izango du gainera. Horretarako, Tokiko             Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio “Miramon MZ.02 hirigintza arloko 1. eta 8.             lursailen hirigintza antolatzeko plan berezia”ri, “Parque Tecnológico y Científico de Gipuzkoa, S.A.”k             sustatuta.

Zentro teknologikoko ikertzaile, irakasle eta ikasleentzat egoitza izango da, besteak      beste, Basque Culinary Centerrekoak eta udan hotel gisa erabiliko da nagusiki.             Horrek ez du esan nahi neguan gelaren bat hotel gisa erabili ezingo denik eta alderantziz, udan parte bat egoitza gisa erabiltzeko    aukerarik izango ez denik.

Horretarako, Planaren bidez, 2.300 m²(s) pasako dira 1.go lursailetik 8.era, hotela-egoitza egiteko           bidea izan dadin 8. lursailean. Hala, 1.go lursailak 11.243 m²(s)-     ren aprobetxamendua izango luke sestraz gainetik, eta 5.100 m²(s) 8. lursailak.

Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak esan duenez, akordioa eta Planaren bidez      bi helburu lortzen dira, “basoa nabarmen hobetzea eta hiritarrentzat aisialdi eta egonaldirako espazio berriak irekitzea”.

Bestalde, José Miguel Corres, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Presidenteak azpimarratu du parkearen aldetik bere garaian lortutako akordioa bete izana eta pozik agertu da obra hauek duten garrantziagatik eta Miramon bezalako inguru pribilegiatu honentzat dakarren hobekuntza.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke