Tren eraginkor eta seguruagoak

2017ko Otsaila 06,

SAFE4RAIL proiektuak sistema integratzaile fidagarri eta seguruak erabiliko ditu

IK4-Ikerlan zentro teknologikoa, trenetako monitorizazio eta kontrol mekanismoak sistema bakar batean bateratzea helburu duen europar proiektu batean parte hartzen ari da

 

Trenetako eraginkortasuna eta segurtasuna hobetu eta euren eraikuntza eta mantentze kostuak murrizteko helburuarekin, IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoak parte hartze duen partzuergo batek, I+G+b-ko SAFE4RAIL europar proiektua martxan jarri du.

 

Ekimenak, sistema elektroniko bakarrean, gaur egun arte, gailu desberdinetan sakabanatuta zeuden monitorizazio eta kontrol funtzioak biltzeko beharrezkoak diren teknologiak garatzea du helburu. Esaterako, konputazio mekanismo bakarrean, trenetako ateak ireki edo ixtea bezalako funtzioak batera daitezke.

 

Garatutako teknologiak gainera, gaur egungo balaztatze sistema mekanikoak, balazta elektroniko fidagarriago eta seguruengatik ordezkatzeko aukera ematen du.

 

Sistemen bateratzeak ibilgailuaren elektronika sinplifikatzea dakar eta euskal zentroak komunikatu baten bitartez azaltzen duen moduan, 20 ibilgailu metroko 10 kilometro kable aurreztea espero da. Honek, espazioa, eraginkortasuna, arintasuna eta mantentze, operazio eta eraikuntza kostuak hobetzeko aukera eskainiko du.

 

Proiektuak sistema integratzaile fidagarri eta seguruak erabiliko ditu. Objektuetan integratutako gailu elektroniko integratuak, beti ere bertako zenbait funtzio kontrolatze aldera, baita pertsonen edo ekipoen segurtasunean eragina izan ditzaketen akastunak ere.

 

Proiektuak 6,68 milioi euroko aurrekontua du eta bi urte iraungo ditu. Iniziatiba, Shift2Rail elkarte publiko- pribatuak bultzatu su eta Europar Batasunaren Horizon 2020 programaren testuinguruan kokatzen da. Orotara, proiektuan zortzi bazkide industrialek eta 3 ikerkuntza-entitatek parte hartzen dute.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke