Euskal Quiz jokoaren erronka: euskal udalerrietako alkate birtual bihurtzea

2015ko Ekaina 18,

spri_tics_EuskalQuiz
Euskal Quiz

Noiz sortu zen Bilbo hiribildua? Nor da Zarauzko sukaldari ezagunena? Edo noren aurka jokatu zuen Alaves futbol taldeak 2001ean UEFAko finala? Horrelako galderak aurkituko dituzu mugikorretarako Euskal Quiz jokoan. Aplikazioak helburu bikoitza du: euskararen erabilera sustatzea eta Euskal Herriko kulturari, historiari, gastronomiari eta kirolei buruzko ezagutza hobetzea.

Aplikazioa dohainik eskuratu daiteke Android eta iOS sistema eragileentzat, eta Alianzo enpresak merkaturatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Euskal Quiz jokoaren funtzionamendua Trivial motako galdera jokoen antzekoa da, erabiltzaileak erantzun zuzena aukeratu behar du hainbat aukeraren artetik eta puntuak pilatu. Baina aplikazio honek badu elementu orijinal bat: jokalari bakoitza alkate, ahaldun nagusi edo lehendakari birtual bihurtu daiteke ahalik eta galdera gehienei zuzen erantzunez gero.

Jokatzen hastean, erabiltzaileak Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako edo Iparraldeko 40 herritatik bat aukeratu dezake; eta hortik abiatuta, hautatutako tokiari buruzko galderei erantzun beharko die kirol, historia, kultura eta, besteak beste, gastronomia arloetan. Jokalariak galderei zuzen erantzun heinean, alkatetza birtualak irabaziko ditu; herrialde bakoitzeko bost udalerri konkistatutakoan, ahaldun nagusi izendatuko du jokoak, eta puntuaketarik altuena lortuz gero lehendakari bihurtuko da. Aplikazioak ranking orokor bat sortzen du jokalari guztiek pilatutako puntuekin, eta erabiltzaile bakoitzak bere emaitzak alderatu ditzake beste parte-hartzaile batzuekin edo Facebook sare sozialeko kontaktuekin

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke