Wattiok azken aurrerapenak aurkeztuko ditu Bartzelonan

2015ko Iraila 17,

Spri_Tecnologia_Wattio-SmartHome
Hitzorduan, Wattiok etxe barruko soluzio adimendunak erakutsiko ditu

Domotikan eta etxe barruko sistema teknologiko adimendunetan espezializatuta dagoen Wattio konpainia donostiarrak azken produktu eta aurrerapenak aurkeztuko ditu egunotan Bartzelonan egiten ari den gauzen interneti buruzko biltzarrean.

Irailaren 16tik 18ra bitartean Bartzelonako Fira esparruan egitekoa den Things Solutions World Congress Barcelona delako topaketak IBM, General Electric, Cisco, AT&T eta Intel-en babesa izan du.

Hitzordu honetan, Wattiok, elektrizitatearen fakturan % 10etik gora aurreztea ahalbidetzen duten energia eraginkortasunaren arloko etxe barruko soluzio adimendunak erakutsiko ditu.

Era berean, enpresak etxeko lapurretak eta bidegabeko sarrerak saihestea xede duten segurtasuna kudeatzeko garapenak erakutsiko ditu.

Gainera, konpainia donostiarrak, Wattio gailuak beste hornitzaile batzuen aplikazioekin erabili eta konektatutako beste gailu batzuekin integratzea erraztuko duen API kodea aurkeztuko du.

Wattio-ren aurkezpena



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke