Wattio energia-aurrezkia bultzatzeko proiektu batean parte hartzen ari da

2015ko Apirila 24,

spri_tecnologia_equipos de wattio
Wattioren hardware

Wattio euskal konpainia, Gipuzkoako Foru Aldundiak etxeko energia-kontsumoa murrizteko bultzatu duen Argitu proiektuan parte hartzen ari da.


Tolosa eta Orendain herrietan eta Urola Erdiko eskualdean proiektu pilotu gisa abiarazi den Argitu programa Kataluniako Rubí herrian garatutako antzeko esperientzia batean oinarritu da. Han, parte-hartzaileek kontsumoa % 18 murriztea lortu zuten.

Wattio, etxeko koadro elektrikoan kokatu eta elektrizitate-kontsumoaren denbora errealeko neurketa egiten duen gailuaren horniketaz arduratu da. Lortutako informazioa webgune batean jasotzen da, erabiltzaileak kontsumoa banakatuta kontsultatu eta elektrizitate-gastuaren eragile nagusiak ezagutzeko aukera izan dezan.

Erabiltzaileak webgunerako eta kontsumoari buruzko datu-bilketarako sarbidea du urtebetez, eta denbora horretan, etxeko energia-kontsumoa murrizteko gomendioak eta neurri-proposamenak jasotzen ditu.

Horrekin batera, unean uneko kontsumoa ezagutzeko aukera du, eta horri esker, kontratatua duen potentzia egokiena ote den balora dezake, beste pertsona batzuekiko harremanetan kontsumoak alderatu, zalantzak argitu eta aurrezteko neurriak partekatzeaz gain.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke