Vicomtech-IK4-ren teknologia batek osasun esparruko berrikuntza saria jaso du

2015ko Abendua 28,

SPRI_tecnología_Vicomtech
Euskadiko Quality Innovation of the year 2015 saria

Vicomtech-IK4 euskal zentro teknologikoak aortaren aneurisma duten pertsonen tratamendurako teknologia berritzaile batek Euskadiko Quality Innovation of the year 2015 saria lortu du giza eta osasun saileko berrikuntza kategorian.

Saritutako proiektua, aortaren aneurismaren haustura-arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko aukera eskaintzen du. Aortaren aneurisma, bihotzetik gainerako giza-gorputzeko ataletara odola banatzen duen arteriaren pareten dilatazio eta ahuldura eragiten duen gaixotasuna da.

Vicomtech-ek garatutako softwareak, egitura baskularren 3D ereduak lortzea ahalbidetzen duten eskaner-irudietan oinarrituz, aorta apurtu ez dadin, gaixoetan ezartzen diren protesiei dimentsio egokiak ematea eta, bizkortasun eta zehaztasun handiz, beharrezkoak diren neurriak jasotzea uzten du.

Berrikuntza sustatzeko Excellence Finland erakunde finlandiarrak antolatutako Quality Innovation of the year sariek urtero parte hartzen duten erakundeen lehiakortasuna bultzatzeko proiektu berritzaileak aintzatesten dituzte.

Sari hauek bi fase ditu, bata nazioartekoa eta bestea bertakoa. Vicomtech-IK4 Euskadi mailan lortu du saira, horregatik hurrengo pausua nazioarteko mailara pasatzea izango da non Suedia, Lituania, Letonia, Estonia, Hungaria edo Israel besteak beste lehiaketan parte hartuko duten.

Aortaren aneurisma tratamendurako teknologia berritzailea



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke