Thyssenkrupp enpresak Zamudion jarriko du bere garapen teknologikoko zentro berria

2015ko Ekaina 03,

spri_tecnologia_thyseenkrupp
ThyssenKrupp konpainia.

ThyssenKrupp Elevadores enpresak Euskadi aukeratu du Mugikortasunerako Teknologien bere Garapen Zentro berria ezartzeko. Zentro horretan igogailu eta eskailera mekanikoentzako teknologia berriak ikertu eta garatuko dira. Konpainia hori 1968an kokatu zen Euskadin eta une honetan 250 langile ditu Euskadin.

Zentro berriaren ikerketa-ildo nagusia izango da erabiltzaileen segurtasuna bermatzea ikusmen eta adimen artifizialeko teknologian oinarritutako aplikazioen bidez. Energia eraginkortasuna ere aztertuko da, bi ikuspegitatik: energia elektrikoa sortzea igogailuaren mugimendua bera aprobetxatuz, eta energia hori  biltegiratzea geroago erabiltzeko.

Ikerketa-ildo horiek bultzatzeko, konpainiak lankidetza akordioak adostuko ditu Euskadiko enpresa, unibertsitate eta beste berrikuntza-gune batzuekin, eta baita ere hornitzaile eta bazkide teknologikoekin. Horien artean, ETS (Euskadin diharduen azpiegitura-kudeatzailea) aurrenetarikoa izango da zentro berritik ateratzen diren teknologiak inplementatzen.

Zentro berria Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatuko da, Zamudion, eta Alemaniako multinazionalaren Ipar Zonako Zuzendaritzak bertan kokatuko ditu beste jarduera batzuk ere, bere ekintza-esparrua Kantabria, Errioxa, Nafarroa, Burgos eta Soriaraino zabalduz.

Jorge Estévez, konpainiaren Espainiako ataleko zuzendari nagusiaren hitzetan, “zentro hori aurrerapauso bat da ThyssenKrupp enpresak Euskadirekin hartua duen konpromisoaren barruan eta gaitasun teknologikoen eta talentuaren garapena lortzeko bidean, industria lehiakortasuna bultzatzeko palanka diren aldetik”.

ThyssenKrupp Elevadores enpresa 1968an kokatu zen Euskadin. Gaur egun 250 langile ditu, batzuk Andoaingo fabrikan, nondik 70etik gora herrialdetara esportatzen duen; beste batzuk Bilboko lurralde zuzendaritzan eta call center-ean, non ezintasunak dituzten pertsonak enplegatzen dituen lan-munduan txertatzen laguntzeko, eta beste batzuk berriz Andoaingo zerbitzu-kalitate zentroan.

Taldeak 150 urte baino gehiago daramatza Espainian, 5.000 lagun inguru enplegatzen ditu eta lau fabrika eta hiru prestakuntza-, ikerketa- eta garapen-zentro ditu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke