Tecnaliak enpresari teknologia espaziala transferitzeko proiektu bat koordinatuko du

2015ko Uztaila 23,

Spri_tecnologia_Tecnalia
Garatutako ekipamendua, hidrokarburoen arloko Total multinazionalak finantzatutako lehiaketan batean parte hartzean ari da.

Tecnalia korporazioak iragarri duenez, sektore espazialeko teknologia gas eta petrolio prospekzioak bezalako zeregin lurtarretara trasferitzea xede duen Europako Agentzia Espazialaren (ESA) programa baten Estatu espainiarreko koordinatzailea izango da.

Ekimenaren helburua, teknologia aeroespazialen Lurreko erabilpenak ebaluatu eta identifikatzea da, garapen horien hornitzaileen eta balizko onuradunen arteko bitartekari-lana eginez.

Korporazioak zeregin nabarmena izan du dagoeneko, irisgarritasun gaitzeko inguruneetan lan egitera ohituta dagoen ESAren ExoMars ontzian oinarritutako robot bat transferitzeko aukerei buruzko ebaluazioan, gas eta petroliogintza instalazioetan erabil dadin.

GMV konpainia espainiarra buru duen nazioarteko taldeak garatutako ekipamendu hau, hidrokarburoen arloko Total multinazionalak finantzatutako lehiaketan batean parte hartzean ari da, hidrokarburoak muturreko baldintzetan ekoizteko lekuetan roboten erabilpena bultzatzeko asmoz.

Foxiris deritzon robota barruko nabigazio-sentsoreez eta kamerak, irudi termikoak, gas-sentsoreak eta mikrofonoak bezalako tresna zientifikoez hornituta dago. Tresna horiek guztiek presio-neurgailuak, balbulak eta maila-adierazgailuak ikuskatu eta zaintzea eta gainazal beroak, soinu-alarmak eta gas-ihesak detektatzea ahalbidetzen dute.

Lur orotako robota da, uraren aurkako erresistentzia handikoa, lokomozioan kate bidezko transmisio-sistema hobetua duena.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke