Taupada-markagailuen informazioa babesteko segurtasun-protokoloa diseinatu dute

2015ko Otsaila 16,

imagen_spri_tecnologia

Mendebaldeko gizarteetan, gero eta taupada-markagailu eta desfibriladore kardiobertsore ezargarri (DKE) gehiago ezartzen dira. Honelako gailuek bihotz-erritmoa kontrolatu eta bihotzaren jarduera-ereduak erregistratzen dituzte. Aldian-aldian, mediku batek informazio hori egiaztatu eta monitorizatu eta ospitale-guneetan egon ohi den kanpoko gailu batera transmititzen du, haririk gabe transmititu ere.


Hala ere, taupada-markagailuen eta DKEen fabrikatzaile nagusiak urrutiko administrazio-gailuak merkaturatzen hasi dira. Esparru hau etengabe garatzen ari da, baina hutsune handiak ditu oraindik, bereziki igorritako informazioaren pribatutasunari dagokionez.

Esparru honetan aurrera egiteko, UPV/EHUko Komunikazioen Ingeniaritza Saileko Jasone Astorga ikertzaileak Ladón segurtasun-protokoloa garatu du. Medikuaren terminalaren eta pazientearen gailuaren arteko komunikazio-gakoak autentikatu, baimendu eta ezartzeko balio duen mekanismo eraginkorra da.

Orain arte egindako egiaztapenen arabera, protokolo hau arras egokia da telekirurgia bezalako aplikazio kritikoen segurtasunerako ere, baina oraindik sentsore medikoekin eta benetako pazienteekin balioztatu behar da merkaturatu baino lehen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke