Soraluce, material industrial berriak fabrikatzeko europar proiektu bateko partaide

2015ko Otsaila 09,

imagen_spri_tecnologia

Makina erremintan espezializatuta dagoen Soraluce euskal konpainia Hippocamp europar proiektuan parte hartzen ari da, zurruntasun handia eta moteltze-gaitasun handia konbinatuko dituen erabilera industrialeko material berri bat garatzeko asmoz.


Soraluce-k diseinatutako materiala, moteltzea areagotu eta gainerako propietate mekanikoei eutsiko dieten pieza estruktural metaliko edo polimerikoen estalduratzat erabiltzea aurreikusi da.

Automobilgintzan, sektore aeroespazialean, fabrikazioko aplikazioetan, turbina elektrikoetan eta beste sektore batzuetan erabiltzen diren piezek eta osagarriek bibrazio gogorrak jasaten dituzte, eta fenomeno honi aurre egiteko, proiektuan parte hartzen ari diren erakunde desberdinetako ikertzaileak bibrazioaren inpaktua murrizten ahaleginduko dira, piezen prestazio dinamikoak areagituko dituzten material berrien garapenaz.

Mondragon taldeko fresagailuen dibisioari dagokion Soraluce enpresak egin beharreko lana, moteltze-gaitasuna areagotzen lagunduko duen zuntzezko kanabera baten garapena izango da.

Oulu-ko Unibertsitatea (Finlandia) buru duen Hippocamp proiektuak 2013ko urrian hasi eta hiru urteko iraupena izango du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke