Shanghaiko Metroak LKS Diara Desing-ek diseinatutako unitateak estreinatu ditu

2015ko Martxoa 11,

imagen_spri_tecnologia

Shanghaiko hiri-inguruko garraio-sistemak hiriko metro berriko flotari gaineratuko zaizkion LKS Diara Desing euskal konpainiak diseinatutako 35 unitateetako lehena estreinatu du.


Yangtze ibaiaren deltari itxura ematen dion trazadura nagusian inspiratutako plano inguratzaile baten eraikuntza da, LKS Diara Desing-ek CNR txinatar fabrikatzailearentzat landu duen diseinuaren ezaugarri nagusia. Proiektu honen bitartez, tradizioaren eta modernitatearen arteko dualtasuna sinbolizatu nahi izan da, horixe baita aurrerakuntza eta modernitatera begira bizi den ehunka urteko hiri honen nortasunaren bereizgarrietako bat.

Gainera, modelo berri hau Shanghaiko metroak gaur egun joan-etorrian dauzkan unitatetak baino % 20 arinagoa da, eta horrenbestez, garraio publikoaren energia-eraginkortasuna hobetu eta ingurumen-inpaktua murrizten du.

Shanghaiko metrorako diseinatu den modelo hau, etengabe haziz doan konpainia honen erreferentzia-katalogo zabalari gaineratu zaio, garraioaren diseinuan finkatu duen nazioarteko lantalde prestigiotsuaren posizioari eutsiz.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke