Senerrek urpeko laguntzarako ontzi bat diseinatu du

2015ko Maiatza 08,

Senerrek diseinatutako urpeko laguntzarako ontzia

Energia sektorean, itsas-garraioan eta sektore aeroespazialean espezializatuta dagoen Sener euskal ingeniaritza taldea urpeko laguntzarako ontzi baten garapenean murgilduta dago. Ontzia eraikuntza lanak egiteko diseinatuta dago, urrutitik kontrolatutako urpeko ibilgailuen laguntzaz.

Ontziaren luzera 112 metrotik gorakoa izango da, perpendikularren arteko luzera 100 metrotik gorakoa eta zabalera 22 metrokoa. Gainera, 9 metroko eskora eta 7 metrotik gorako zingoa izango ditu. Ontziak 110 pertsonarentzako lekua ere izango du.

Ontziak 40 tonako garabi elektrikoa izango du ontzigainean, 250 tonarainoko garabi handiago bat instalatzeko aukerarekin, eta 4.000 metrorainoko sakoneran lan egin ahal izango du.

Era berean, helikopteroetarako plataforma bat izango du, eta ontzigain nagusiari errefortzuak jarriko zaizkio, pisu handiei eusteko gauza izan dadin.

Garapen hau, operadoreek erregai-kontsumo txikiagoko eta gaitasun eta ingurumenarekiko errespetu handiagoko ontzi eraginkorragoak eskatzen dituzten egungo testuinguruan mamitu da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke