Salto Systems, filmetarako moduko itxiturak

2015ko Iraila 17,

Spri_tecnología_SALTO
Hau ez da Saltorentzat proiektu zinematografiko batean agertzen diren lehenengo aldia

Sarraila elektronikoetan espezializatuta dagoen Salto Systems konpainia gipuzkoarrak ate-itxituren eta sarbide-kontrolaren soluzio baten horniketa egin du Tom Cruise protagonista duen “Mission Impossible” saga zinematografikoaren azken emanaldiaren filmaketarako.

Oiartzunen finkatuta dagoen enpresa honek karkasa beltzaz eta energia aurrezteko gailu batez hornituta dagoen abangoardiako sarraila elektroniko bat landu du “Mission Impossible: Rogue Nation” filmeko dekoratuetarako, luxuzko hotel bateko gelaren estetika imitatuz.

Ez da hau Saltoren sarbide-kontrolerako gailuak proiektu zinematografiko batean agertzen diren lehenengo aldia. Enpresa gipuzkoarrak “Diario secreto de una call girl” eta “El show Gadget” ekoizpenetarako edota “Gambit” filmerako ere lan egin du.

Londresko Heathrow aireportuko ateak, Vienako T-Mobile telefonia-konpainiaren egoitza nagusia edota Utah (AEB) estatuko Waldorf Astoria hotela dira konpainia gipuzkoarrak diseinatutako soluzioez hornituta dauden instalazioetako batzuk.

Salto Systems 2001ean sortu zen 14 bat langile baino ez zituela, eta denboraren poderioz, Europa, Amerika eta Asiako 24 herrialdetan 350 langile baino gehiago dituen multinazional sendoa bilakatu da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke