RPK kooperatiba arabarrak BMWren motor berrirako piezen horniketa egingo du

2015ko Maiatza 28,

Konpainia BMWren bazkidea izango B58 motor berrirako piezen manufakturari dagokionez.

Automobilgintzako osagaien fabrikazioan espezializatuta dagoen RPK kooperatiba arabarra BMW ibilgailu-fabrikatzailearen hornitzaile-taldean sartu da.

Konpainia BMWren bazkidea izango B58 motor berrirako piezen manufakturari dagokionez. Gertaera honek oso-osorik berresten du, enpresa arabarrak, sektoreko zenbait fabrikatzaileren jakinmina piztu duen Valvetronic ibilgailu-malgukiaren elaborazioaz egin duen berrikuntzaren aldeko apustua.

Konpainia BMWren hornitzaile zuzenen zerrendan sartzea, Gamarrako egoitzan zentro teknologiko baten sorreran inbertitzeko hartu duen erabakiarekin batera gertatu da.

Esparru hori alanbrearen konformaketaren arloko erreferentziazko zentro bihurtzea da enpresaren helburua. Horrekin batera, RPKk beharrezko aurrerapausoak eman nahi ditu plataforma Eusko Jaurlaritzaren menpeko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean sartzeko.

RPKren zereginak, konpainiaren 2015-2018ko plan estrategikoari atxikita daude, enpresaren berrikuntza, dibertsifikazioa eta nazioartekotzea bultzatzeko asmoz.

Iturria: Empresa XXI

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke