Recypilas, baterien birziklatzean oinarritutako ekonomia zirkularreko proiektu bateko buru

2015ko Abendua 17,

Spri_tecnología_Recypilas_Wikimedia Commons_John Seb Barber
Recypilas-ek 7.000 tona pila sailkatu eta tratatzen ditu materialak berreskuratzeko.

Recypilas konpainia bizkaitarrak, erabilera komertzialeko aleazioak lortzeko, baterietako burdinezkoak ez diren frakzio metalikoak berreskuratzea xede duen pilak birziklatzeko proiektua aitzindari bateko buru izateko ardura izango du.

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe elkartaren bitartez bultzatutako Ekonomia Zirkularraren Erakusketa Proiektuen azken deialdian kokatzen den iniziatiban, altzairuzko hodien fabrikazioan espazializatutako Juan de Garay Semeen enpresak ere parte hartzen du.

Giltza deituriko proiektuak, balio handiko lehengai gisa, gatz- piletan eta pila alkalinoetan dagoen hondakinetako burdinezkoa ez den frakzio metalikoa berreskuratzea du helburu, beti ere, erabilera komertzialeko aleazio desberdinak lortzean oinarritzen den Juan de Garay Semeen enpresako ekoizpen prozesura egokitzeko xedearekin.

Proiektuan inplikatutako bi enpresek, pilen birziklatzetik lortutako kontzentratu metalikoa berreskuratzeko aukera emango dien irtenbide teknologiko bat diseinatzeko asmoz, beren prozesuak egokitzeko modua ikertuko dute, beti ere gero, galdaketan erabiltzeko, egungo lehengaia aldatuz eta hornidurarako alternatiba lehiakorrrago bat eskainiz.

Gaur egun, Recyplasek gatz- pila eta pila alkalinoko 7.000 tona sailkatu eta tratatzen ditu eta horietatik portzentaje handi bat material berreskuratzen du.

Ekonomia Zirkularraren Erakusketa Proiektuen programak, hondakinak berrerabiltzeko irtenbide berrien bideragarritasun tekniko, inguruneko eta ekonomikoa frogatzeko probak egitera bideratutako iniziatibak babesten ditu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke