Puntako teknologia mahatsondoen hazkundea kalkulatzeko

2015ko Azaroa 26,

Spri-Tecnologia-Neiker
Hazkunde begetatiboari buruzko mapa xehatuak lortzea giltzarrizkoa da upategientzat

Mahastizaintza-ardogintzaren arloko ustiategi eta upategiei landaketen bilakaera aztertzeko tresna zehatzak eskaintzeko asmoz, NEIKER-Tecnalia Nekazaritza arloko Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak mahatsondoen hazkunde begetatiboa kalkulatzeko sistema eraginkor bat abiarazi du, landareen erradiazio infragorrien emisioaren neurketan oinarrituta.

Metodoa Begetazio Diferentzial Normalizatuaren Indizea izenaz ezagutzen da (NDVI, ingelesezko siglen arabera), eta landareen hazkunde begetatiboa kalkulatzen du, mahatsondoek hurbileko infragorriari eta gorriari dagokion espektro elektromagnetikoaren bandan islatzen duten eguzki-erradiazioaren neurketaren bitartez.

Hazkunde begetatiboari buruzko mapa xehatuak lortzea giltzarrizkoa da upategientzat, bai eta indar-diferentzia horiek eragiten dituzten zergatien ezagutza ere, zoruaren propietateak tarteko direla.

Metodoaren eraginkortasuna frogatzeko ikerketa Itsasmendi Upategiaren mahasti batean egin da, Bizkaiko Gernika herrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Berriker deialdiaren bitartez finantzatutako nekazaritza arloko berrikuntza-proiektu baten barruan.

Emaitza horiek landaketaren ezagutza zehatza izateko aukera emango diote Bizkaiko upategiari. Informazio hau oso garrantzitsua da, landu beharreko ardo desberdinetarako erabiliko diren mahatsen aukeraketa bezalako prozesuak diseinatzeko.

 

Neiker-Tecnalia, historia apur bat



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke