Pertsona nagusiek onlineko zerbitzuak nahi dituzte beren osasuna etxetik kudeatzeko

2015ko Ekaina 05,

spri-tecnologia-mayoresonline
Accenture-k eginiko inkestaren grafikoa

Internet eta IKTen erabilera pertsona nagusien artera ere hedatu da, izan ere biztanleria sektore horren portzentaje gero eta handiago batek erabiltzen ditu IKTak informazioa bilatzeko, senitarteko eta lagunekin komunikatzeko edo onlineko erosketak egiteko. Accenture aholkularitzak egin duen inkesta batek dio teknologia horiek ez zaizkiela arrotzak iruditzen, ezta gutxiagorik ere; pertsona nagusi askok espero dute baliagarriak izango zaizkiela etxetik osasun zerbitzuetara sartu ahal izateko.

Inkesta horren emaitzek diote IKTak positiboki baloratzen dituzten pertsona nagusien %66k  etxetik erabili nahi dituztela osasun arretarako zerbitzuak, baina kezkatuta daude pentsatzen dutelako gaur egungo teknologiak ez direla nahikoa horretarako. Era berean, datuek erakusten dute biztanleriaren sektore horrek aktiboago izan nahi duela bere osasunaren kudeaketan, esaterako pisua eta kolesterol mailak monitorizatuz.

Pertsona nagusien iritziz, eOsasunaren arloko zerbitzuen artean norbere zaintzarakoak dira interesgarrienak, hirutik bik teknologiak erabili nahi baitituzte beren osasuna modu independentean kudeatu ahal izateko. Halaber interesatzen zaizkie eskumuturreko adimendunak eta antzeko monitorizazio dispositiboak, beren bizi konstanteak kontrolatzeko, eta onlineko paziente komunitateak ere bai, antzeko egoerak bizi dituzten pertsonekin aholkuak eta ezagutzak partekatzeko.

Telefónica Fundazioak urtero egiten duen Sociedad de la Información en España 2014 txostenak dio Interneten erabileraren arloan 55-64 urte bitarteko adin tartea dela Estatuan gehien hazi denetako bat, adin tarte horretako biztanleen %50 baino gehiagok Sarea erabiltzen baitu. Bestalde, Eustaten  Euskadiko Informazio Gizartearen Panorama  2014 azterlanak dio 64 urte baino gehiago dituzten pertsonen %32k Internet erabiltzen duela, beraz, argi dago gero eta gehiago direla Interneten interesaturik daudenak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke