Orkli eta Ulma enpresek sektore logistikorako soluzio bat diseinatu dute

2015ko Martxoa 12,

imagen_spri_tecnologia

Berokuntzako osagaien fabrikazioan diharduen Orkli euskal enpresak eta Ulma taldeak denbora errealean eta itxaron beharrik gabe funtzionatzen duen Kanban izeneko zerbitzu integrala diseinatu dute sektore logistikorako.


Kanban zerbitzua entrega-epeak eta stocka murrizten dituen sistema erabilerraza da. Proiektu honen garapenak materialaren mugimendu guztiak sistema zentralizatu batez kontrolatzen direla bermatzen du, eta honek informazio guztia denbora errealean eskuratzeko aukera errazten du, prozesuak optimizatuz eta inbentarioa monitorizatuz.

Iker Estensoro Orkli-ko zuzendari komertzialaren iritziz, soluzio honen ezarpenak azken bezeroarentzako zerbitzua hobetzea ahalbidetu du: “Kontsumitu beharreko materialaren horniketa, material hori Orkli-tik bezeroarengana garraiatzeko behar den denboraren araberakoa da soil-soilik. Honek murriztu egiten ditu materiala entregatzeko epea eta bezeroak behar duen stocka “.

Gainera, bezeroak kontsumitutako materiala behar duen unea jasoko duela ziurtatu eta materialaren egoerari buruzko informazio eguneratua une oro ikus dezake interneten bidez.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke